Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute, orain hamar urte inork nahi ez zuena. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.
Neguko atea noiz zabalduko, bisigutarako bidea noiz irekiko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.
Begiak bisigu frijituarenak bezalakoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.
bisigu sendoak gorrimin puntu batez tindatzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Afaltzeko ordua zen, eta Paddyk alboko Kaipe jatetxeko terrazan ikusitako parrillako bisigua zuen gustuko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.
Orioko bisigua ez da Oriokoa, ezta Aginagako angulak ere Aginagakoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.
Gogoratzen dudan beste amets bat: Lekeitioko kalean, bisigu denbora zenean, hogei txitxarro eta gehiago, eta guztiak gau batean sartu nituen sabelean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.
Royk bere buru kizkurtsua eta bere bisigu-begi grisak atera zituen atetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.
Sudurmotza, oso argala, konkortu samarra, gaixo-itxurakoa zen, bizarrean azafrai-koloreko ile batzuk, eta bisigu-begiak zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.