Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisigodo (oroba bisigot g.er. eta bisigoto g.er.) 1 iz IV. mendean Europako sortaldean, eta gero Italian, Galian eta Hispanian kokatu zen herri godoko kidea.

Bisigodoek Galia Narbonensis delakoa hartu zuten, eta ia Midi osoa; burgundiarrak ekialdera begira dagoen aldean jarri ziren, eta frankoek beste guztia konkistatu zuten, gutxi gorabehera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Bisigodoek, burgundiarrek eta lonbardiarrek beren erresumak sortu zituztenean, idatziz jarri zituzten beren legeak, ez menderatutako herriei beren usadioak ezartzeko, baizik eta berentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Bisigodoen mendeko lurretan, aldiz, erromatar zuzenbidea hedatu zen, eta aginpide orokorra iritsi zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Haiek ere bisigodoen garaiko hilobiak ziren.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Nazioaren ohiturak Eurikok jarrarazi zituen idatziz, eta bisigodoen arazoetan erabakitzen zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Bisigodoen legeak, hala ere, merkataritzaren mesederako xedapen bat zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

2 izond herri horri dagokiona. ik bisigotiko.

Iberiar penintsulako Roderiko (Don Rodrigo) errege bisigodoa Eudon Handiaren aurka borrokan ari zen iparraldean, baskoi asaldatuen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

San isidoro-k eta monarkia bisigodoak jada, eta Vitoria eta Suárez-ek, komuneroek, etab., izpiritu espainol jatorra espresatzen dute, tirania ororen kontrarioa, zuzenzalea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 77. orr.

Nola liteke ezjakintasunak herri barbaroen lege pertsonalak alde guztietan erorraraztea, eta probintzia bisigodoetan eta burgundiarretan erromatar legeak irautea?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

Desberdintasun handi bat lege salikoen eta lege bisigodo eta burgundiarren artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisigodoen legeak (5); bisigodoen legean (3); burgundiarrak eta bisigodoak (3); eta bisigodoen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus