Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biseradun (orobat bixeradun g.er.) izond/iz bisera duena.

Hiriko egunkari saltzaileak, mutiko gazte biseradun tirantez jantziak oihuka hasiko dira, egunkaririk gabe, hegaluzea biltzeko erabilitako egunkari paper zaharrak eskuetan hartuta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Gezurrezko marinelak edo marinel erretiratuak, painulua lepoan eta txano biseraduna buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Txano biseradun grisa, krakatsua, karratu handiduna; betaurreko lodiak, lupak bezalakoak; zigarro itzalia ahoan; arin-arin zeraman hirurogei urteen zama.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Biseradunak eskua burura eraman eta biseraren begi-geriza erdi jasotzen du, diosala moduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txano biseradun (3); txano biseraduna (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus