Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Angeloren lagunak iltze batetik zintzilik zegoen bisera bat jarri zidan buruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Badakizue, kasketa moduko kapela hori, aurpegi gainera datorren biserarekin, eskularru handiak eta soingaineko lodia. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.
Kapelaren bisera erabat ezkerretara biratu nuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.
Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita -bisera gorria, alkandora zuria, aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar-zorroa-, eta begirale gazteen zaintzapean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
Bisera berde ilun bat du buruan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 151. orr.
Atarietatik laster batean atera ziren galtza urratuko gizon gazteak, biserak begien gainean jarrita. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.
Bisera apurtu baten itzalpean zeuden begietan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.
Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen, urtaroarekin behintzat bat ez zetorrena, bisera gogorrekoa eta gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.
Tranpalera iritsi zen orduko, artilezko bisera zuri-beltz bat sakelatik atera, bisera buruan sartu eta eskailera koloketan behera lasterka abiatu zen gizona. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.
Agustinek bisera bat zeraman, beisbol jokalariena bezalakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
Cricket klub bateko zilarrezko ikurra baitzuen biseran. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Transistore txikia itzali eta talaian jarri da, eskuarekin bisera modukoa eginez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 110. orr.
Inbidiaz begiratu diot emakume batek sokatik tiraka daraman rottweiler zakurraren bisera gorriari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.