Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisaje 1 iz adkor aurpegiaren itxura.

Hatz lehorrari begira geratu zen, tarte luzez, hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin, minduta baino gehiago, lotsatuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Anek sarritan esana zion bisaje hark ez zuela batere ondo ematen taldearen estetikarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Noiz edo noiz ikusiak ginen gaseztaturiko dohakabeak gurdian ateratzen, haien bisajeetan ageri zen izuak zinez ikaratu gintuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

Amonaren irria daukat gogoan; zahar haietako beste batzuk bisaje tristez zeuden arren, alai ematen zuen gureak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.

Honen bisajea gogortu egin dela iruditu zaio, Joxanen benetako mina ukitu balu bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Ez dio flekilloak ohi bezala bere bisajeari nerabe itxurarik ematen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Bisajean nabaritu dizut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.

Ez zion bidezko iritzi hemengo izen-abizenak ematea ere, beste aurpegi-bisajeren bat iritzi, nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 57. orr.

Gizajale haien bisaje basatiak eta hagin zorrotzak ikustea nahikoa irudikatzeko hurrengo eszenak nolakoak izango ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

2 (gauzena)

Damuaren bisajea egin zaio, ni bezain errudun bihurtua da. Sagar berdotza, ondo heldu gabeko, hortzkirri gazi latza egiten duenari esaten zaion bezala, bisaje batere onik ez duen eguraldi eurigiroko horri, berdotxa datorkio primeran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Beste bailara batzuetan, zeru laiatua deitzen zaio horrela ikusten den goiko bisajeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus