Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New Yorken zaborra birziklatzen hasiko dira. Berria - Gaiak 2004-07-25
Sortutako zaborraren heren bi birziklatu edo konpostatu egingo dituzte. Berria - Harian 2006-01-03
Hondakinak birziklatzeko teknikak hobetuta eta hondakinen kopurua murriztuta. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Olioa birziklatzeko enpresa bat erre da Oliten. 2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion. Berria - Ekonomia 2006-02-28
Ukrainako zentral nuklearretako erregaia birziklatzen dute Txernobilen eraikitako tratamendu lantegian. Berria - Gaiak 2004-10-08
Zaborrik baztertuena ere birzikla dezakeen artea baita literatura. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.
Aser enpresak ekoizpeneko hondakinak birziklatzen ditu. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Pilak birziklatzen direla ziurtatzeko legearen testua hitzartu dute Europako Batasuneko kideek. Berria - Gaiak 2006-05-04
Profesionalak birziklatzen dituen eskola bat eduki beharko genukeelakoan nago. Berria - Kultura 2006-01-06
Birziklatzeko, katalana ikasteko, ikastaroak antolatzen dira eta askok parte hartzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Izan ere, gutxietsi daitekeen leku bat berpiztu, birziklatu eta etorkizunera begira jarriz gero, ez al lukete beste lekuek ederrago eta sendoago emango? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 75. orr.
Balio tradizionalak atzean geratu dira eta orain nekeza egiten zaio bere burua aldatzea, birziklatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.
Gai izan behar dugu lozorrotik esnatzeko, birziklatzeko eta emakumeekin batera maitasunean, sexuan, laguntasunean eta balio-kidetasunean oinarritutako eredu berri bat eraikitzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.
Jar gaitezen egunean, esna gaitezen, birzikla gaitezen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.
Petrodolarrak birziklatzean oinarrituriko kreditu pribatuaren nazioarteko ekonomiaren krisiak, 1980ko hamarraldian, Ipar-Ipar finantza-fluxuak areagotzea ekarri zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Europako Ekialdeko komunismoko elite ustela zena kapitalismoko elite ustela da egun, liberalismoan birziklatua: horixe garaipena. Berria - Mundua 2004-11-28
Cyclek ez du ezer berririk eskaintzen baina, haatik, jakin du birziklatzen iraganeko soinuak. Berria - Kultura 2006-03-30
Diseinua landu behar dugu, gero autoak osorik birziklatzeko. Berria - Gaiak 2004-07-01
Foru Aldundiak berak egiten dituen lanetan hondakin birziklatuok zelan erabili aztertzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Hiri jasoagoen kopia txar bat paper birziklatuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
Ministerio-tipoko karpeta zen gainera: urdina, kartoi birziklatuzkoa (kartoi birziklatua existitzen bada). paper birziklatua egin eta hura zuritzeko kloroa erabiltzen duen planta bat Haietako bat zen, berrogei bat urteko gizona, ejekutibo birziklatuaren itxura zuena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.
Beti aurkitzen zuen ordezko etiketa iraingarri bat: "silikonaren menpekoa" deitzen zion batzuetan, edo "lesbiana birziklatua", maizago eta garratzago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
Jolas birziklatuak, adin guztietakoek parte hartzeko. Berria - Harian 2005-05-21
birziklatu edo (4); birziklatu egin (4); birziklatu egin behar (3); birziklatu eta (7); birziklatu ezin (3); birziklatu nahi (3); birziklatuz gero (3); birziklatzea eta (3); da birziklatzea (3); eta birziklatu (4); eta birziklatzea (8); gehiago birziklatu (5)