Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.
Birtuosismoa bai, ondo jotzea, baina sormena? Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.
Birtuosismo horren errudun handienak txapelketak izan dira. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Birtuosismoa bere espresio gorenera eramana. Berria - Kultura 2004-06-02
Garai horretan Alemanian egin ziren zenbait filmetan, kameraren birtuosismoaren zaletasunak "kamera jaregina" [...] deitu zena ekarri zuen, Murnauren Azken gizona (1926) filmean pertsonaiaren mozkorraldia kamera beregain biratuz egindako mugimendu batez adierazten denean bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.
Carla Etude instrumentalak eta Tonight balada sinfonikoak musikariaren alderik arriskutsuena erakutsi zuten, birtuosismo hutsalari lekua egiten diona. Berria - Kultura 2004-05-30
Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.
Jaialdiaren azken egunean birtuosismo handiko bi musikari ariko dira elkarrekin. Berria - Kultura 2006-05-04
Musikari norvegiarra, Jazzland disketxeko burua, birtuosismo elektronikoaren adibidea da, dudarik gabe. Berria - Kultura 2004-07-14
Ez dut birtuosismo erakustaldia egin nahi izan. Berria - Kultura 2004-12-30