Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sardiniarrei gure ekarpen erreala, eta ez birtuala, eskaini nahi diegu, auzi garrantzitsuei aurre egiteko. Berria - Mundua 2004-06-05
Tresna hauek ez dute sokarik, ezta kablerik ere, birtualak dira, baina ez horregatik gezurrezkoak. Berria - Kultura 2006-01-26
Amodio birtual bat. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 50. orr.
Borges terrorista birtual bat da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 124. orr.
Interneten inguruan sortu den mundu birtuala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.
Hiri birtual hau ordenagailuan eraiki dute. Berria - Kultura 2004-01-10
Banku birtualera sar daiteke. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.
62 enpresak hartzen dute parte Parke Birtual horretan, euren artean negozioak eta sinergiak garatzen. Berria - Ekonomia 2004-11-14
Benetako konkurrentzia nahiz birtuala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Artikuluz artikulu, irudiz irudi, iraganeko Euskal Herri birtual bat ere eraiki digu, ez nahitaez gaurko Euskal Herria baino faltsuagoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.
Nazio bakoitzak bere monopolio birtualtzat daukan egoera politikoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.
Balizko errealitatean oinarritzen diren kidego birtualak sortuz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 195. orr.
Izena eman inkas, telefonatuz (00.33.5.59.37.85.79) edo mezu birtual baten bidez, haizeberri@wanadoo.fr. Herria 2005-02-10
Baina ba al da hirietan [...] jende dei daitekeen gizagauzarik?, ba al da gizabanako birtualen multzoaz bestelakorik? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.
Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.
Elikadura alorreko adituek, elkarlanean, orain arte bizi izan dugun kontzeptu, espekulazio eta errealitate birtual hutsen nahaste kaotiko horri irtenbidea bilatu (eta aurkitu) beharko diote lehenbailehen. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.
Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.
Zin dagit: benetako perlak aurki daitezke mundu birtualean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 102. orr.
Dantzariek ordezkatzen duten mundu erreala eta eszenografiak iradokitzen duen mundu birtuala. Berria - Kultura 2004-04-29
Neure artean pentsatu nuen leku literarioak itsas miliak zirela, infinitu birtualak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 30. orr.
Lehen, aberria lurralde jakin bati zegokion; orain, ideia edo sentimendu jakin baten inguruan espazio birtual batean lotutako jendeak osa dezake aberria. Berria - Harian 2005-07-08
Jende askok, batera eta oso denbora laburrean, sinesten dituen erdizkako egiak edo gezur egiantzekoak sortzen ditugu, hau da, errealitate birtualak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 71. orr.
"Bolumen birtuala" esapidea Raymond Bellour-enetik hartua da; ageriko testuaren azpian dagoen eta analisiak lineal bihurtu gabe azaleratu beharko lukeen egitura baten ideia horixe adierazten du haren lanetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.
Informazio oro dugula eskura, munduko liburutegi birtual guztiak etxeko ordenagailuan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 135. orr.
Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen. jakin dezagun Eusko Legebiltzarra benetakoa edo birtuala den Espainiako legegizonentzat. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.
Deleuzek kristal-irudiaren kontzeptua proposatzen du, honi dagokionez, metaforikoki irudi aktual bat eta irudi birtual bat [...] batera direla adierazteko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.
Artelan oro irudi birtuala dela ("ilusio" eta "irudi birtual" sinonimotzat hartzen ditu). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.
Anartean, monotonia batean sarturik, zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
birtual bat (11); birtual batean (5); errealitate birtual (3); espazio birtual (3); eta irudi birtual (3); irudi birtual (3)
birtuala dela (4); birtuala eta (4); gizarte birtuala izeneko (3); mundu birtuala (4)
birtualak eta (3); errealitate birtualak (4)
birtualean bizi (3)