Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barazkien pabiloiko burdin sarezko ateak ireki berriak ziren; pabiloi horretako birsaltzaileak, txano zuria buruan, lepoko zapi bat mantar beltzaren gainean lotua [...] eguneko hornidura egiten ari ziren, nekazariei erosiz eta erositakoa zamaketariek lurrean paratutako otarre handietan utziz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Bederatzi enkante postuen inguruan birsaltzaileak zebiltzan bueltaka ordurako; enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden, atzera botatako eserlekuetan jarrita, salmenta bulegoen ondo-ondoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.
Purak, zaharrenak, bazuen seme bat, sainetegile batekin izana, eta Ernestina birsaltzaile batekin nahasita zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Han ziren birsaltzaile handiak, bake-bakean, arrain alerik onenen zain, zamaketarien lepoa atunez, erreboiloz, izokinez kargatzen zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.