Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Birritan urkatu zuten: lehenengoan, soka apurtu egin zen; bigarrenean, 1701ean, Exekuzioen Portuan hil zuten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.
Peterrek birritan altxatu zuen gezia, eta birritan egin zion eskuak behera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.
Eta birritan huts egin dut zu hiltzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.
Betiereko espetxea izango da birritan hutsegite berean erortzen denaren zigorra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.
Trostan jaisteari utzi gabe birritan begiratu du atzera. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Dabid kasik nerabe eta jeloskorraz oroitu naiz, bihotzean min sentitzen zuena berarekin baino lehenago birritan oheratu nintzelako beste mutil batekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 76. orr.
Nire izerdi usaina gorde nahi zuelako, bere gorputzean itsatsirik zeramala esaten zuen lehen egunetan, nahiz birritan dutxatu ez zitzaiola ezabatzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.
Gau hartan birritan izan zuen berak amets berbera. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 29. orr.
Gero min hartu zuen belaunean, birritan; hiru ebakuntza. Berria - Kirola 2004-02-04
Hala bada, karrikako zorua garbi zegoen, eta hori urtean birritan edo hirutan besterik ez zen gertatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.
Lorpenak Vueltan: Birritan irabazi eta beste bitan podiumean. Berria - Kirola 2004-09-04
Aste honetan birritan aterako da aitite, eta datorren hilean bost aldiz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 112. orr.
Amarengana ere astean birritan joaten naiz, dagozkion arratsaldeetan, ohi bezala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 42. orr.
-Ez zen amarrua -birritan pentsatu zituen Mentxuk ondoko berbak-: horixe zen benetako operazioa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 173. orr.
Ez nuen birritan pentsatu, berehala eman nion baiezkoa. Berria - Kirola 2004-03-03
Nik, erregea banintz, finantza-ministro izendatuko nuke birritan pentsatu gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.
Desabantailarik nagusienari dagokionez, Riccardok ez du birritan pentsatu beharrik izan: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 125. orr.
Peterrek beste birritan egin zuen: lehenengoan astiro eta bigarrenean arin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.
Bera ere egona zen behin edo birritan hango gela batean, eta gaixo egondako egun horiek sukarraren eldarnio deserosoaren artean gogoratzen zituen. Berria - Kultura 2006-02-02
Behin eta berriz nabaritzen nuen sentipen bitxi eta arrotz horren hotza; emakumeak ikusitakoan jazo zitzaidan lehenengoz, eta beste behin edo birritan ere igarri nuen elkarri aurpegi ilunez adi-adi begiratzen zioten gizaki izutuen zirkulu batean nengoela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.
Inoiz edo behin, bizitzan behin edo birritan gertatuko da baina gertatu izan ohi da ez altxatzea ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.
Hilean behin edo birritan, Jansonek mozkorra harrapatzen zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.
Astean behin edo birritan joaten naiz hara, ABC egunkaria izaten duen hiriko taberna bakanetakoa delako. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 59. orr.
Ez dira behin edo birritan bakarrik esan eta idatzitakoak. Berria - Kirola 2004-06-09
Kartzelara behin eta birritan itzuliko da Irene preso ohiaren gogoa. Berria - Kultura 2006-01-27
Harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.
Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan, baina, hala eta guztiz ere, baldreski moldatu gara gas maskarekin, trakets oso, gure heriosuharrean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Bien bitartean santuak, bihotza estututa, lagunari esan zion jaiki eta begiratzeko; baina hark behin eta birritan ez zuen ezer ikusi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.
Handik atera, eta Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren, paperontzira bota zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 40. orr.
Aldiz, egiazko iturria duena, behin eta birritan aipatzen du: [...]. bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 88. orr.
astean birritan (11); baina birritan (5); batzuk birritan (3); behin edo birritan (19); behin eta birritan (41); beste birritan (3)
birritan aipatu (3); birritan aldatu (3); birritan atera (3); birritan baino ez (3); birritan deitu (3); birritan edo (9); birritan edo hirutan (6); birritan egin (8); birritan egin zuen (4); birritan egiten (3); birritan entzun (3); birritan ere (4); birritan esan (5); birritan eta (4); birritan galdu (3); birritan irabazi (9); birritan irabazi du (5); birritan irakurri (3); birritan izan (12); birritan izan da (3); birritan jo (3); birritan joan (3); birritan joaten (4); birritan jokatu (3); birritan pentsatu (26); birritan pentsatu barik (3); birritan pentsatu gabe (14); birritan saiatu (7); birritan saiatu zen (6)
dagoeneko birritan (3); dut birritan (3); edo birritan (20); egunean birritan (4); epaileak birritan (3); ere birritan (3); eta birritan (68); eta birritan egin (3); ez zuen birritan (3); nuen birritan (3); urtean birritan (10); urtean birritan egiten (3); zion birritan (3); zuen birritan (5); zuen birritan pentsatu (3)