Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerua irlandarrez errukitu balitz bezala, une hartan euri xehea egiten hasi zuen, deabruen amorru birrintzailea bertan etenaraziz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 51. orr.
Horrelako olatu jostalari eta bat-bateko bat, lider gaizto baten zuzendaritzapean, birrintzailea izan liteke, lurrikara bat baino bortitzagoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 168. orr.
AEBetan interes tasen igoera eman daitekeela aurreikusteak Irujok Aimar Olaizolari 22-1 irabaziz Goizuetan izandako eragin birrintzaile berbera izan du. Berria - Ekonomia 2004-05-11
Musika birrintzaile ulertezina iristen zen gure burmuinera. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Itxaropen izpiren bat sar dezagun, berez nahiko ezkor eta birrintzaile ateratzen ari zaigun liburu honetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Bihotza bulegoko paper birrintzailean sartu izan balidate bezala bainuen, neure onera etorri ezinik egon nintzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.
Eseri nintzen ostera pianotzarraren aurrean: tortura tresna mehatxagarria begitandu zitzaidan, une batetik bestera jiraka hasiko zen Erdi Aroko gurpil hezur-birrintzailea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.