Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudimenari berezkotasuna den heinean, batzuetan irudimen produktiboa deitzen diot, eta horrela, birproduktibotik bereizten dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.
Ezagutza jakinek judizio orotan duten harremana zehazkiago aztertzen baldin badut, eta hura, adimenari dagokion aldetik, irudimen birproduktiboaren legeen araberako hartuemanetik bereizten badut (baliotasun subjektiboa besterik ez duenetik), [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 73. orr.
Hark oro harrezko ezagutza ororen ahalgarritasunaren oinarri transzendentala osatzen duenez gero (ezagutza enpirikoarena ez ezik, apriorizko ezagutza hutsarena ere bai), orduan irudimenaren sintesi birproduktiboa gogamenaren ekintza transzendentalei dagokie. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.
Irudimenaren sintesi produktiboa soilik gerta daiteke a priori; izan ere, birproduktiboa esperientziaren baldintzetan funtsatzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.