Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Punta atera diozu arkatz beltzari, begi ertzak birpasatzeko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
2.100 pezetako pintura urdinez ezpainak birpasatu eta kito. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.
Liburuak birpasatzen ditut beste inor ez dagoenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.
James Merivale telegrama bat birpasatzen ari zen, jasotako azkena, eta hitzak irakurri ahala kolpetxoak jotzen zituen lapitzaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.
Eskaera birpasatu dute bien artean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 61. orr.
Gabrielekin egindako orduak birpasatu eta ezin dut gogoratu, hainbeste hitzen artean, bakar bat intimorik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 146. orr.
Antzezlanaren protagonistak bizitzako arlo ia guztiak birpasatzen ditu, haietariko bat bera ere salbu ez utzirik. Berria - Kultura 2004-10-19
Beraiek aukeratu behar dutelako nor den pianista gogaikarriaren hiltzailea, antzezleekin beraiekin birpasatuz hilketa jazo arte gertatutakoa. Berria - Kultura 2004-11-13
Bainuontzian zen artean ere katalogoak birpasatzen jarraitu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.