Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inesek bere egin dituen Jesu Kristoren birjintasuna eta pobretasuna kantatzen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Emakume askok birjintasuna gordetzen zuen, beren etxeetan biziz eta erlijio-jantzia soinean eramanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.
Enpedoklesi eskaini zion bere birjintasuna. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.
Barru-barrutik desio nuen gauzatu zezala buruan zerabilen behargintza, berarentzat izan zedila nire birjintasuna. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.
Haietako batek lapurtu zion birjintasuna alabari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 66. orr.
Birjintasuna ezkontzatik kanpora galtzea onartezina da Indiako zenbait tokitan, batez ere musulmanen artean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 104. orr.
Birjintasun asko galdu zenituen zuk Genoan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.
Sekretua da, halaber, baita prodijioa ere, edo misterio ezagutezina, birjintasuna, galdu eta berehala, berriz osatzeko duten bertutea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Birjintasun galduaren beldurrak, plazerrak eta arriskuak, pasioaren beldurrak, arriskuaren gozatzea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.
Emakume portuges guztiek hartzen dute ipurditik, edo hartzen zuten behinik behin, baginaren birjintasun santuari eusteagatik, hemen bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Kristoren Amak bere birjintasunezko kastitatea eta apaltasuna emakume batengan, hau da, ahizpa Klararengan, berrituko zituela hitzeman zuen, Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.
Odolean barna bueltaka zebilzkion alkohol litroek, erretako marihuana guztiak eta bere sudurraren birjintasuna apurtua zuten lerro sutsuek burrunbadan irentsia balego bezala sentiarazten zuten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.
Ez dio inori biderik ematen bere gailurraren birjintasuna bortxatzeko. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 125. orr.
Hiririk gabeko ibarra izanik, birjintasun eta euskalduntasun higaezin bati identifikatzen da maiz. Berria - Kultura 2004-06-17
Ezinezkoa da hainbeste urtean boterean egon, eta oraindik birjintasuna erakusten ibiltzea. Berria - Harian 2006-03-05
bere birjintasuna (3); birjintasuna galdu (8); birjintasunaren froga (3)