Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Frantzisko gorputzez benetan birjina zelako ziurtasuna hartu zuen ikuskari honen bidez [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.
Baziren emakume birjinak ere betirako kastitatean bizitzera bihurtzen zirenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.
Hadrumeteko nekropolisean datza Sextilio, Septima xarmatzailearen eta haren ahizpa birjina Foinisaren artean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.
Andrea, Jainkoari sagaratua zegoen bere alaba birjinarekin batera, lasterka etorri zen santuarengana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.
Adin ederrenean eta emagaldu birjina, beraz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.
Bil ditzatela erregearentzat neskatxa gazteak, birjinak eta politak. - 0. orr.
Bertan emakume santu bat bizi zen, birjina zen bere alaba santuagoarekin eta Kristori egiaz emaniko iloba batekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.
Jaiotzaz noblea eta graziaz nobleagoa; gorputzez birjina eta gogoz guztiz garbia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
Birjina batek bezala hitz egiten du, satiro batek bezala idazten. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.
Pedro eta Paulo dohatsuei eta patriarka, profeta, haur errugabe, apostolu, ebanjelari, ikasle, martiri, aitorle eta birjina dohatsuei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
Birjina beneragarri eta txit santua den Ines andreari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.
Gizon santuen penitentzia gogorrak eta birjina santuen eta beste santuen atsekabe eta tentaldiak oinarri hartuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.
Mandatu bera bidali zion Klara birjina santuari ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 816. orr.
Birjina garbiek eta emagalduek, estatu-nagusiko koronelek, ohoinek, jenioek, ehuleek, hegazkin-bonbaketarietako pilotuek ikusia dute. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.
Errabinoak suan erretako juduak, urkamendira zeramatzaten yeshivako ikasleak, birjina bortxatuak, ume torturatuak ikusten zituen ametsetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.
La Sarriette neska bizi bihurria zen, begitarte zurbilekoa, birjina beltzaran batena bezalakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Birjina vestaleen adibidea aipatzen ausartuko al zarete? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.
Emakume honekin ezkondu eta, berarenganatzean, ez dela birjina konturatu naiz. Elizen arteko biblia Dt 22,14
Kristori sagaratutako birjinen monasterioa izango zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.
Han laztandu zizkieten bularrak, eta altzo birjina ferekatu. Elizen arteko biblia Ez 23,3
Eztiki eskaintzen zait potxotx birjina txiki polit hau. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.
Ez zutelarik ulertzen fusil eta kanoi eta gainerako gudu-tramankulu haiek euren esku birjinetan (eta antimilitaristetan) zer arranea egiten zuten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.
Barraskilo usainik gabeko arropa birjina eta aratzak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.
Salmahaiaren beste aldean zegoen, mahuka hutsik, igandetako mantal zuri birjina soinean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.
Gordeta/eta zigilupean eskuizkribu birjina sortu duenaren eskritorioan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.
Kartoizko liburu birjina bat hartu du, eta, orriari orri, pegatzen, mozten, josten, grapatzen, trokelatzen, marrazten eta margotzen hasi da bidaian zehar jaso eta erosi duen hainbat material. Berria - Kultura 2006-02-12
Laboratorio hura lur birjina zen, dena esploratzeko zuena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.
Egindako ikerketek erakusten dute, errepide ertzetako sailak ganoraz erabiliz gero, ez dagoela oihan birjina gehiago suntsitu beharrik. Berria - Gaiak 2004-09-04
Izugarri goxoak ziren, batez ere, haien ezkurrak, lurralde birjinen gustu harekin. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.
Emigrazioa eta kapitalen esportazioa europar mundu-ekonomiaren zabalkunde-bide berria gertatu ziren, etorkinek metaketa-leku "birjinetan" birsortu baitzuten mundu-ekonomia horren barne-dinamika. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Ez zebilen txori altzairuzkorik zeruan, zelaia berdegune birjina zen atzera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.
Ilargi berriaren zuritasun birjinaren pean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Abenduko gau batean, leihoa irekitzean, elurrez erabat zurituak aurkitu zituen teilatuak, zuritasun birjina zen, zeruaren herdoil kolorea argitzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Garbitu omen zuelako Proetoren alaben eromena, horrela itzuliz haien adimen birjinak lehengo osasun-egoerara. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.
Begirada inuzentea du neskatxa gazteak, «birjina», Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editorearen hitzetan. Berria - Kultura 2004-10-23
-Puta halakoa! Ipurdia birjina duzu, orduan! Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.
Arimak birjina behar du izan, garbia eta nahasgabea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Himalayako elur hutsa, birjinagoa izanen da noski. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.
Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba. Elizen arteko biblia Has 19,8
Haserre egokitu zen eta birjina iraun zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.
Prest nengoen nire birjina-egoera berreskuratzeko, himena berriz jartzeko, alegia. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
Hemen, haatik, onartu zaizkio birjina-ohore eta lore-ihaurtzeak, eta ezkila eta guztiko azken hileta-agurra. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.
Beti eraman dezakezu hura espiritualki zeure birjina-gorputz garbian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.
Hain zuzen, Goi-goikoaren Semeaz ari natzaizu, Birjinak birjina geldituz mundura ekarri zuenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.
Jainkoaren aulkiaren eta Birjina dohatsuaren aurrean dagoen argimutil bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 563. orr.
Honela malko ugariz erreguka ari zela, Birjina Mariak bere izenez deitu eta erantzun zion: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.
Oi Ama txit santu Birjina bedeinkatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.
Azkenean, 1858. urte hartako martxoaren 23an, dama hark bere ezaguera eman eta Ama Birjina zela aitortu zion Bernadette Soubirousi. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.
Ama Birjinaren zaldia, bertzalde, asto bat zen, eta ni ez naiz Ama Birjina baino gehiago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.
Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen ermitan, eta Ama Birjina horrek arrosario eder bat zuen eskuetatik zintzilik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 20. orr.
Bizkaitar batek dio berak duela Kazango Ama Birjinaren ikonoa. Berria - Kultura 2004-07-14
Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 150. orr.
Gasteizen berriz, Ama Birjina Zuriaren plazan elkarretaratzea egin zuten lanbide profesional «duina» aldarrikatzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-29
Ama Birjinaren Jasokunde egunean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.
Ama Birjina txit dohatsuaren eta zeure aukeratu guztien merezimendu eta erreguengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 71. orr.
Hemen Jainkoaren Ama Birjina dohatsuaren eliza bat zegoen, antzina eraikia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.
Lozorroturik zegoen batean, Kristoren Ama Birjina agertu zitzaion, bere burua Frantzisko dohatsuari eskaintzeko eta luzatu gabe haren hilobia bisitatzeko aginduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
Aita-semeek Ama Birjinaren elizan bedeinkatu dituzte ehizarako balak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 57. orr.
Lurdesko Ama Birjina. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Peñako Ama Birjinaren kapera. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.
-Egunero errezatzen diot Arantzazuko Ama Birjinari. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 201. orr.
Abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.
Orduan Don Enrique Herrerak, beti bezain ziniko, estanpa bat eskaini zidan, Ama Birjina Doloretakoarena. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.
Gura baduk, kaka Ama Birjinarentzat, baina Jainkoaz, ixo, argi? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 44. orr.
Baionako Katedrala botako nuen hankaz gora, marmolezko bere santu, ama birjina eta aingeru zuri guztiak barnean zituela. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.
Ikus-entzunezko euskarrien laguntzarekin, erretaulak, ama birjinak, kalifen garaiko kutxatxoak, bolizko irudiak, kodeak, bibliak, txanponak, ikonoak, kapitelak, eta ostilamenduak bilduta ageri dira erakusketan. Berria - Kultura 2006-01-26
Beste zenbait harribitxiren artean Iruñeko Katedraleko eta Iratxeko ama birjinen irudiak, Aralarko erretaula Baluarteko erakusketan egotea exijitu du. Berria - Kultura 2006-01-06
· Puxkin Museoan sartu, lehen solairura igo eta Ama Birjinaren aurrean jarri nintzen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 49. orr.
Gauean lo zegoela, Maria Birjina agertu zitzaion esanez: [...]. Badakit Maria Birjinak bisitatu zaituela bere Semetxo bedeinkatuarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.
Jainko ahalguztidunaren, Aita eta Seme eta Espiritu Santuaren, Maria Birjina dohatsuaren eta Pedro eta Paulo apostoluen gorespen eta aintzarako eta Erromako Eliza aintzatsuaren osperako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Maria Birjina dohatsuaren Jaiotza egunean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.
Ohore eta esker on Maria Birjina guztiz aintzatsuari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 732. orr.
Salmoa bukatu eta gero Santa Maria Birjina antifona esaten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.
Ama Maria Birjinak halako gau batean idiaren eta astoaren artean askan etzan zuen Jainkoaren Semearenganako begiramenez, geldi dadila behartua jende oro, gau horretan anaia idi eta astoei aski pentsu ematera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.
ama birjina (182); ama birjina baten (3); ama birjina dohatsuaren (3); ama birjina eta (11); ama birjina ospitalean (5); ama birjina ospitalera (9); ama birjina sixtotarra (4); ama birjina urriko (3)
beti birjina (4); bideko ama birjina (17)
birjina agertu (3); birjina agertu zitzaion (3); birjina bat (6); birjina batek (5); birjina batek bezala (3); birjina batekin (5); birjina baten (9); birjina behar (4); birjina dohatsua (4); birjina dohatsuaren (13); birjina dohatsuaren eta (3); birjina dohatsuari (5); birjina ere (3); birjina eta (24); birjina eta jesus (3); birjina ez (5); birjina guztiz (4); birjina iraun (3); birjina izan (4); birjina maitea (3); birjina maria (6); birjina naiz (3); birjina ospitalean (5); birjina ospitalera (9); birjina ospitalera eraman (6); birjina santuari (3); birjina santuen (4); birjina sixtotarra (4); birjina txit (7); birjina zela (4); birjina zen (11)
edo birjina (3); eta ama birjina (14); eta birjina (24); eta birjina santuen (3); haren ama birjina (3); klara birjina (3); maite ama birjina (5); maria birjina (44); maria birjina dohatsuaren (5); neskatxa birjina (7); oraindik birjina (3); santa maria birjina (28); ticesko ama birjina (3)
ama birjinak (24); birjinak eta (6); birjinak eta politak (4); maria birjinak (4); neskatxa birjinak (5)
ama birjinaren (135); ama birjinaren aldare (3); ama birjinaren aurrean (4); ama birjinaren eguna (6); ama birjinaren egunean (4); ama birjinaren eta (3); ama birjinaren irudi (6); ama birjinaren irudia (6); ama birjinaren itxura (4); ama birjinaren kapera (3); ama birjinaren ohorez (3)
arantzazuko ama birjinaren (4); arantzetako ama birjinaren (3)
birjinaren aldare aurrean (3); birjinaren irudi bat (4); birjinaren irudia (7); birjinaren irudiari (3)
eta ama birjinaren (10); kazango ama birjinaren (3); maria birjinaren (8); pilarreko ama birjinaren (3); ticesko ama birjinaren (3)
ama birjinari (36); ama birjinari eta (3); arantzetako ama birjinari (3); birjinari buruz (3); birjinari eta (4)
ama birjinen (3)
a (7); ama birjiñ