Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adimena birjabetzen da horretaz eta imajinazioak pasiboki ekartzen duen materialean berrezagutzen du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.
Lotan, hala ere, gure lohadarretan zehar zabalduriko lehenkiak ez dira mugida sentikorretatik urrun deslaitzen, gizakume itzartua bere buruaz birjabetzen baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.
Kolpistek hartu eta gero, bertara abiatu zen jendetzak katearen kontrolaz birjabetzea erdietsi eta kolpearen gezurrak agerian utzi zituen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.
Egun guti barne ene sortetxera helduko zela bere Erregearekin, errege gortearen bidean, eskutan baitzuen jadanik behar zuen agiria eta beren eskubideez birjabetzekotan baitziren. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 204. orr.