Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
birilitate iz gizontasuna.
Gizonaren indarra, sasoia, birilitatea neurtzeko ere, horra hor gernuaren egikera lekuko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 74. orr.
Birilitatea eta kemena oinarri harturik, Jainkoak gizona emakumearen gainetik sortu du, ados, baina horren arabera gizon zaharra eta mutiko gaztea berdinak izango lirateke eta hori ez da horrela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.
"Fedearen birilitatea”ri eskaini dakioke kapitulu oso bat, horrela adieraziz borroka hauek zenbateraino ziren kultura militarista maskulinoaren konplexu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.