Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hatsa nekez baino nekezago biriketaratzen zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
-Esan gabe gelditzen diren bekatuez pozoiturik zagok biriketaratzen dugun airea -esan zidan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Tabakoaren kea berriro biriketaratzen zuela, aitzina egin zuen-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.
Idazten amaitu zuenean, sudurretik airea biriketaratu, eta oliotan frijituriko zerbaiten usain erakargarria aditu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Lanbro pisutsua biriketaratu beharko balitz bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 117. orr.
Gaua -eta negua- elkarren berotan igarotzea eskatzen zion, elkarren arnasa birikaratuz, elkarren isurkinetan babestuz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.
Nahitaez biriketaratutako airearen elkartasun tragikoaren ezinbestekotasunaz zuritzen hasiko ote nintzen aita-alaben artekoa? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.