Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birika (ETCn 3.681 agerraldi) 1 iz pl uretan bizi ez diren ornodunen bi arnasa organoetako bakoitza; bi organoek osatzen duten multzoa.

Eroso neure gorputzaren baitan, mahai gainean dauden gauzei begira, nire birikak arnasaz bete eta hustuz, bizirik nagoelako egitate soila gozatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Kontsolamendua ekarri beharko lidake oraindik ere biriketan arnasa darabildala ikusteak, odola zainetan taupaka dabilkidala nabaritzeak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.

Zurbil-zurbil segitzen zuen Norak, ahoa hauspo eta birikak arnasaz bete ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Arnasarik gabe ditut birikak, samin sor batek hartua dit gorputz osoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Birikak betetzera iritsi ezin, orain mina eta guzti ematen dio arnasa hartzeak, min zorrotza, lehertzeko modukoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Ezin nuen gehiago, birikak lehertzeko zorian nituen, ahoa zabaldu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Laster konturatu nintzen zakur hark birikak jota zeuzkala.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Sekulako itolarria sentitzen zuen, eta neskaren birikek eztarritik irten nahi zutela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Zangoa hautsirik eta birikak gasez erre eta suntsituak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Minbiziak birikak hartu dizkiola uste dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.

Neskaren urrin gazi-gazteaz birikak bete eta begiak ireki nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Denbora pixka bat itxaron behar izan zen, minutu batzuk, biriken arnaslarriak horni zezan hura patxadan oxidatzeko behar zen oxigenoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Sakonki barneratu zuen zigarro kea, biriken hondoraino eta, nolabait, horrek esnatu eta berpiztu zion benetan gorputza.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Beti izan zuen ahots ona, baina, orain, zaharragoa izanik, eta birikei milaka zigarretaren kea eta alkaternak jasanarazi ostean, halako tasun berri eta erakargarri bat erantsi zitzaion: sakona, urratua eta sentsuala zen zerbait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Medikuen esanetan, mutilak eztula sukarra eta biriketako infekzioa du.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Ireneo Funes 1889an hil zen, biriketako odolkolpe batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 95. orr.

Aita biriketako minbiziaz hil zitzaionean hasi zen erretzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 110. orr.

Inoiz zigarrorik erre ez zuen gizona biriketako gaitzak eraman zuen azkenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 79. orr.

Biriketako gaixotasun kroniko bat zuela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Luisa biriketatik gaixo zebilelako atzeratu behar izan zuen ihesaren asmoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Senperenaren biriketan aurkitutako ura Bidasoa ibaikoa zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Ikusi ahal izan nuen nola egin zitzaion Mattini hatsa gero eta ahulagoa, harik eta biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Estasiak hartuta egoten zen, enkanteko kakoetatik zintzilik zeuden birika handi haien pare-parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Lasterka zihoala, oihu egin nahi zuen: "Putakumeak!", biriken indar guztiarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

2 (testuinguru teknikoetan)

Garrantzitsua da prozesu hori biriken eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Lehenik, garbitu, epeldu eta hezetu egiten du arnasten dugun airea, biriketako barne-estaldura delikatua eraso termiko edo kimikoetatik babesteko ez ezik, airea birika barruko albeoloetara ahalik eta egoera onenean bidaltzeko ere bai.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Oxigenoa biriketatik hartu eta gorputzeko beste ehunetara banatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Oxigenoa, esate baterako, biriketako ehunetatik zehar igaro eta odolaren globulu gorriei lotzen zaie, eta gorputzeko beste atal batzuetara garraiatzen du odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Karbono-dioxidoa biriketan pilatu ahala, mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa, saihets, diafragma eta biriketako muskuluak mugiarazten dituena aire garbia sar dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Bihotzetik datorren odolaren parte bat, oxigenagailutik (edo birika artifizialetik) pasatu, eta gorputzera itzultzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Mugimendua abiatzea sabai bigunari dagokio zehazki, sabai biguna baita hots ahokarietan biriketatik datorren aireari sudurreko bidea itxi edo irekitzen diona.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Zehazki, hartu eta gero, biriketatik kanporantz botatzen dugun airea izaten da gizakion hizketa hotsen oin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahoa belztu egiten zaie, odola eta birika zatiak bota eta hil egiten dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Klima leuna zenez gero, bestalde, oso egokitzat jotzen zen hainbat gaixorentzat, batik bat birika-eritasunak sufritzen zituztenentzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du: grabitatearen indarraren kontra odola birika-erpinera -hamabost zentimetro inguruko distantzia bertikala- eramateko doia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola; birika-arterietatik, beste hodi txikiago batzuetara banatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Karbono dioxidotik garbiturik eta oxigenoa berriturik, birika-zainetara biltzen da odola, eta bihotzaren ezkerreko aldera itzultzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Nola, disekzioak egin ondoren, sobratzen ziren zatiak gorriz pintatutako galdara batzuetan sartzen zituzten, nola ageri zen haien artean esku bat gibel baten gainean, edo entzefalo puska bat, edo begi opako, lauso bat birika-ehunen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

3.600 gibel-transplantetik gora, 665 pankrea-transplante, 127 birika-transplante eta 125 bihotz- eta birika-transplante.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Jesus, hori da birika-indarra, hori!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 100. orr.

Birika-mekanismoa (pulmonic airstream mechanism) deitzen zaio horri.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Barne patioa zalapartatzen zuten haur logaletuak nire begi paretik desfilatu ziren, banan-banan, beren guraso birika-handiekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Cadine eta Marjolin ziur zeuden Claude aurkituko zutela idi birikak handizka saltzen zuten lekuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

6 (elkarketa kopulatiboan)

1951n egiten da lehenbiziko operazio irekia bihotzean, berriki asmatutako bihotz-biriketako makina bati esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Nire egoeran, urdail-birikei dinamita jaurtitzea adina zen, baina eskuak lanpetzeko manera ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

7 (singularrean)

Hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Nik nire semearen birika baten zati bat hartzeko baimena eman nien.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Partikula bat arnastuz gero, birika batean ezar daiteke eta horrek minbizia eragiten du automatikoki.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Gero, hiru asteren buruan, infekzioa menderatu zuten, eta berriro zabaltzen hasi zen birika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

"Ikusi mendizaleak" kantatzean birika betean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 340. orr.

Ez zuen bada bere gutunean aipatu Grosrouvrek "munduaren birika".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

8 irud/hed

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen birika ekologikoa da, euskararen Amazonas oihana.  Berria - Harian   2005-05-14

Rapaic kroaziar ezkertia, Leonard atzelaria eta Curbelo, zelai erdiko birika.  Berria - Kirola   2004-12-15

Azken urteotan denetarik ikusi du zazpi birika dituen jokalariak.  Berria - Kirola   2004-02-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus