Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birigarro 1 iz zozoaren antzeko txoria, baina burua eta sorbalda arreak eta papar-sabelak zurixkak eta orban arrekikoak dituena (Turdus philomelos).

Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek, eta birigarroen eta urretxindorren kantuak aditzen ziren adarren artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Errekaren berezko marmarra eta inguruko birigarroen txioa baino ez zen entzuten bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.

Birigarro pare bat entzun duzu kantuan eta burura etorri zaizu Manituk nola banatu zituen hegaztien doinuak, Ameriketako indiarren sinesteeta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 164. orr.

Ikasle ona zen, birigarro baten eran egiten zuen frantsesez, ikasgelako koadernorik txukunenak zituen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Zizareak euri aurreko hezetasunari aise antzematen baitio, eta azalera joarazten dio azpitik: baita jakin ere birigarro eta zozoek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Harrigarria zen, txoloma edo pagausoak pasatzearen itxaropen hutsak, oilagorren bat, kalandriak, kazkardoak edo tzip-tzip kantatzen duen birigarroren bat susmatzearen aukera bakanak zein nolako antzaldaketa eragiten zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Birigarro bat mugitu da lizar baten adarrean, eta ehiztariengan urduritasunarekin batera poza ere sorrarazi ondoren, ihesi joan da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Bera, ordea, aldrebeseko lekuan zegoen jaiotze beretik, birigarroaren habian jaiotako kukua bezala edo alderantziz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Benetan hala bada, Peter Panek ondo ikusiko ditu, Birigarroaren Habian lakutik nabigatzen ari denean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.

Lau birigarro-habiaren lekua atzemanda zeneukan eta ikusi egin nahi zenuen, zeure begiekin, lehenengo hegadetara abiatuak ziren birigarrokumeak inoiz baliatzen ote ziren berriro atzean utzitako sorlekuaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.

2 adkor pertsona maltzurra edo amarrutsua.

Jakizu Luis, turista batekin alde egin zuen birigarroa, itzuli egin dela, pentsa dezakezunaren kontrara oilarra baino harroago itzuli ere.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.

Ez ditiat nik, bada, gaizki ezagutzen birigarro horiek!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Utzan, neska, utzan, birigarro honi ez zaion luze joanen errekanbiorik aurkitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Birigarro batzuk gezurrezko ezkontzez beren sakelak betetzeko baliatzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 72. orr.

A zer birigarroa hori ere...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Baina birigarro ona eginda zaude, halere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

-Birigarro ederra Tom hori, baina ez da parte txarrekoa -hasi zaigu-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Benetako birigarroa zen morroi hura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Delako birigarro horrek Kristoren esku-zangoak zulatu zituzten iltze sainduengatik egiten ahalko zidan zin bera Estrasburgoko katedraleko kanonikoa zela, baina nire belarriek ezetz zioten, alegia, ez zela hemendik apartekoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Hau ez da, ordea, zozo kontua, hau birigarro kontua da eta birigarroen artean, Oxford Klubeko koadrilakoak birigarroenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beranduko birigarroa (3); birigarroaren habian (5); birigarroen habia (4); birigarroren bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus