Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biribiltxo (ETCn 25 agerraldi) 1 izond adkor biribila.

Neskatxa biribiltxo bat, oso polita eta oso umore txarrekoa atera zitzaion bidera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Ilarren itxura daukaten ale biribiltxoak dira, goxoak, irinez eta azukrez eginak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Bere aurpegi biribiltxoa eguzkia bezala argitu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

• 2 iz biribil txikia.

Biribiltxo batez irudikatzen da zeroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

-Ondo geratzen zaizu ilea -esan zion Ruche jaunak, hatzekin biribiltxoak eginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus