Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biri 1 iz birika.
Hori eginen dute manera berezi batez birietako eta bularretako kantzerretan, bai eta odoleko, giltxurrinetako eta pankreakoetan. Herria 2001-06-21
Xinan berriz birietako pneumopatia berri hori. Herria 2003-04-24
Azken hilabete hauetan egona zen Kanbo-ko eri-etxe batean biri-odi edo bronxetarik eria. Herria 2004-04-01
2 biri-belar iz belar landarea, hosto luze orban-zuriak eta lore gorriak dituena (Pulmonaria officinalis).
Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko... Eta usain hau... Mm, biri-belarrez egindako ukendua dela egingo nuke. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.