Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Birgaldaketa egiten duen estatuak diru zahar asko bidaliko du kanbioa arautzen duen naziora eta, han kreditua lortu ondoren, kanbioa igoaraziko du, hala non, hiru liberako ezkutu baten truke, gutxi gorabehera, diru zaharrean hiru liberako ezkutua ateratzean lortuko liratekeen hainbat sos-erdi lortuko diren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.
Estatu batek, bere dirua lege batez besterik gabe goratu beharrean, txanpon indartsuagotik diru ahulagoa ateratzeko birgaldaketa egiten duenean, zera gertatzen da, eragiketak iraun bitartean bi txanpon-mota izaten direla: indartsua, zaharra alegia, eta ahula, berria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.
Berrogeita bost sos-erdiko letra batekin, hiru liberako ezkutu bat lortuko da Frantzian, eta horrek, Holandara diru zahar gisa eramanda, hirurogei sos-erdi emango ditu; diru zahar guztia aterako da, beraz, birgaldaketa egiten duen estatutik, eta etekina bankarientzat izango da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.