Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, Lucy bere bi lagunekin utzi behar izan zuen [...] eta bera birgaitzeko klinika batera sartu zen, eta han garbitzea lortu zuen sei hilabete egin ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.
Estatuaren jarduera, sektore mailan birgaiturik, erabakigarria gertatzen da bestalde politika makroekonomiko globaletan eta politika horiek truke-tasen gainean duten eraginean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Geroago, Jakobo III.aren erregetza garaian (1685-1689) zorrengatik atxilotu zuten, eta betiko espetxea eman zioten, baina Gillermo II.ak birgaitu egin zuen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Hurrengo bizpahiru urtean Voltairek bere ahalegin guztiak egin zituen Calastarrak birgaitzeko, eta azkenean lortu zuen 1765eko martxoaren 9an. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Etsai dirauen etsaiari [...] ez zaio noski barkamenik zor: barkatu ez, bada, baina hura birgaitzen saia gaitezke; saia gaitezke (saiatu behar dugu!) berarekin eztabaidatzen, baina hura epaitzea da gure eginbidea, ez barkatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.