Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
birfindu, birfin, birfintzen 1 da/du ad berriro findu, findu.
Jaunaren hitzak jatorrak dira, zilar garbia, zazpitan birfindua. Elizen arteko biblia Sal 12,7
Zilarra eta urrea birfintzen eta garbitzen dituenak bezala garbituko ditu Lebiren ondorengoak. Elizen arteko biblia Ml 3,3
Nork zutik iraun hura agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da. Elizen arteko biblia Ml 3,2
2 (era burutua izenondo gisa)
Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen. Elizen arteko biblia Ir 27,20
Birfindua ematen zuen hondartzak, aparte, irreala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.