Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
birdefinitu, birdefini, birdefinitzen du ad berriro definitu.
Beren planteamendua birdefinitu ez duten zentro ugari dagoela pentsatzen du, eta hori onuragarria baino gehiago kaltegarria izan daitekeela uste du. Berria - Kultura 2006-02-03
Zientzia, Teknologia eta Gizartearen (hemendik aurrera ZTG) arteko harremanak birdefinitzeko behar horrek badu bere isla arlo akademikoan ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.
Une jakin batean izan direna (euren eremua, euren metodoak, eurek definitzen dituzten objektuak, darabilten hizkuntza) ez da sekula jaurtitzen ez-zientifikotasunaren kanpoko arlora; baizik eta beti eta beti birdefinituta aurkitzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.