Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Digestioa eta xurgaketa heste meharrean burutzen dira; produktuen birbanaketa, berriz, gibelak kontrolatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Erromatar eta Arabiar inperioetan biztanleriaren birbanaketa eta nahasketa antolatuaren azken onuradunak kristautasuna izan zen kasu batean eta Islama bestean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Zerga horiek eragin handia dute, teorian, errentaren eta aberastasunaren birbanaketan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.
Harrapakina: gerra-saria; beste ekinaldi bat ondasunen birbanaketaren kanpaina handiaren barruan.Errentaren birbanaketak errenta handien aurrezteko ahalmena txikitzen du, eta ildo beretik ekonomiaren inbertsio-maila ere txikitzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.
Konkurrentziaren mekanismoa, oro har, emaitza zero izaten duen joko bat izan ohi da, merkatuko kuoten birbanaketarekin, eta enpleguen birbanaketarekin beraz, konpontzen dena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.
Parte-hartzearen alde ez ezik, argumentu praktikoa edo teknikoa eman baitzuen errentaren birbanaketaren politikaren alde Antzinaroko lehen inperioak eta haien aurreko gizarte primitiboak, oro har, merkatua ezagutzen zuten arren, bestelako oinarrien arabera zeuden antolatuak, elkarrekikotasunean, birbanaketan eta autarkian hain zuzen ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.
Birbanaketa inperioen antolamendu ekonomikoaren funtsa da [...] ekoizpena zentralizatuz eta biltegiratuz egiten da, eta gizarteko kideen artean banatzen da gero, inperio bakoitzaren irizpideen arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Hortaz, giza talde bakoitza, horretarako duen indarra erabiliz, bere sarrerak ziurtatzen saiatuko da errentaren birbanaketa-jokoa den sokatira kolektibo honetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.
Birbanaketa neurrien bidez sarrera sorta estutuz, kualifikatu gabeko enplegu-maila aski handi bat mantendu ahal izango litzateke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Suedian, adibidez, denbora luzean ezarri izan dira birbanaketa politika aurreratuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.
Egoera hori aldatzeko Batasunak duen aurrekontua oso txikia da (Batasunaren BPGaren %1,25 inguru) eta ez dago inolako birbanaketa mekanismorik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.