Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Birazka, Kattalin Azarete eta Fabienne Uhart emanak izan dira lehen tokian, bigarren aldiz Odei Barroso Gomila eta Mairu Zarabe. Herria 2003-04-17
Hala-nola gure iparralde huntakorik ez dugula izan esku-huskako finalerat heldu denik, ez trinketean eta ez ezker-paretan, ez bakarka, ez birazka. Herria 2002-09-05
Beste taldeek aldizkatu badituzte beren pilotariak, batzu birazka eta besteak buruz-burukan jokatuz. Herria 2002-09-05
Urte berean ere eskuratu txapela birazka edo bikotean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.
Otoiz egiten zuten birazka, hirunazka, eguzkia ateratzean eta sartzean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.
Orain aldiz hasi zaigu birazka aitzinean, erran nahi baita aurrelari gisa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.
Arrastiritan haur handiagoen aldi, bederazka, birazka edo saldoan, üsatü arizale heina. Herria 2001-04-12
"Mailhouns" elkarteak baditu txirrindola tandemak, birazka ibiltzeko gisan, aitzinekoak gidatuz gibelekoak kirola eta aire ona preziatzen baititu pedalatuz. Herria 2003-05-29
Birazkan Bielle eta Sistiaguek aise ereman. Herria 2005-11-03
Zanpako haundiak lehenak, eta menturaz buruz-burukan hanbat arizana ere, aldiz birazkan gibeletik gustagarria delarik senpertarra ere. Herria 2004-04-15
Buruz buruka huntan Lemoako hunek jadanik galdua zuen bigarren maileko finala, birazkan gibeleko onttoa egiten duelarik bestalde. Herria 2005-06-09
Hegoaldekoek aise irabaziz mexikar bikote horren kontra birazkan. Herria 2002-09-05
Aurtengo birazkako finalistak ez bide zuen holakoa egina bere ametsa. Herria 2003-04-03
Maiatz hastetik igande huntaraino 16 birazkako talde arizan dira esku huska 3 mailetan ahalen araberan ezarriak. Herria 2001-07-05
Nola egon aipatu gabe Mendiondo Irunberrian sortu diren bi neska birazkakoak. Herria 2005-09-08
Jakinez gasna gotor baten moldatzeko hamar pinta esne premiazkoak zaizkiola eta birazkakoak diren bildotsen asetzeko bost pinta baztertzen dituela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 137. orr.
birazka edo (4); birazkako partida (4); hegoaldean birazkako xapelgoa (3)