Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere ahal eta borondateaz inguruko esfera birarazi eta mugiarazten duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.
Nork dezake neurrigabearen batura goberna, nork leizearen uhal bortitzak eskura eta gida, nork zeru guztiak batera biraraz eta lur jori guztiak eter-suekin bero. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.
Uhala geratu den leku horrek markatzen duen zentro horren inguruan birarazten badira bi abere-buruak, parterik luzeenak zirkulu handiagoa trazatuko du, eta parterik motzenak txikiagoa. aldi berean gurpila biraraziko balitz kontrako zentzuan, behartuta egongo lirateke gurpilaren errotazioaren kontra beste aldeko bidea egitera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.
Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Hala, idiek lau hazbeteko egurretatik tiratzen zutenean, uztaietan sartutako buloiek gurpilak birarazten zituzten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.
Helmek begiratu zidan, eta buruaz seinale bat egin nion, gurpiltxoa birarazi zuen, eta nik nirea, eta atea ireki zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.
Hortz bakar horrek, bira bakoitzarekin hortz bana mugituz, danbor horizontala birarazten du aldi berean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.
Giltza multzoa hartu, behar nuena aukeratu, eta sarrailan sartu nuen, bi bider birarazi, eta neukan indar guztiaz ateari bultza eginez, trenkadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.
Beste bat han zebilen gorputza birarazten bere lekutik mugitu gabe, zibaren antzera etengabeko jirabiran. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.
Barnera sartu aitzin emakumearen ahotsak birarazi ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Haren irri ozenak bezero guztiak birarazi zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Mutur libre biei karelaren paretik tiratu behar zitzaien, tramankulua ezkerretara nahiz eskuinetara birarazteko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.