Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Migel Mailuk apeza ziegan sarrarazi du, haren birao, sakre eta madarikazioei entzungor. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 46. orr.
Baina ez zen erraza zer zen birao eta zer ez zehaztea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Liburu ulertezinak hautsi eta irainkatu eta erre zituzten, letren estalkian beren jainkoaren aurkako biraorik ote zegoen beldurrez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.
-Mekaguendios -sarjentu izerdituaren biraoa hasperen bat baizik ez zen oraingoan-. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 138. orr.
Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: -Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Elizen arteko biblia Mt 26,65
Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue? - 0. orr.
Ilunpe itsuan, etengabeak ziren oihuak eta biraoak, txistuak eta hanka-zapartak zorua joka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 47. orr.
Hegazti saltzailea aieneka ari zen, etsita, biraoak ahoan gurdizain baten moduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.
Biraoari birao ari zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Nikanorrek biraoak bota dituela zure tenpluaren kontra. Elizen arteko biblia 1 M 7,42
Pepponek birao bat bota eta orduan On Camillo di-da bueltatu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.
Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea. Elizen arteko biblia Jb 34,7
Biraoak oihukatzen nituen Bob artzain ahalguztidunaren kontra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.
Mateok birao batez erantzungo zidala erabakirik, ez nintzen ausartu hari ezer galdetzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.
Birao bat atera zitzaidan, eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Federicok, behar bezala eskertu beharrean, lau birao egotziz eskertu zion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.
Domingok, haren biraoak aditurik, aitaren egin zuen, deabrua benetan ikusi izan moduan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.
Nahi zuen gure aitak era adeitsuagoan hitz egiten ikastea eta ez beti erantzutea Jainkoaren gaineko birao haiekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.
Liskar ugari izaten ziren bien artean, eta gure amak dirua jaso beharrean senarraren biraoak eta irainak jasotzen zituen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.
Lehen instanteko ezustea gainditu eta gero, irain eta birao hasi zitzaion: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
-Jainkoari buruz txantxak egitea birao delakoan egon naiz -erantzun nion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.
Mierda! -baxutik esandako biraoa zen, sentitua. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.
Mundu guztiari niri izan ezik, iraintzerakoan bere biraoei indar handiagoa eman uste baitzien erdaraz arituz gero. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 14. orr.
Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Zorabioa, oka hasteko gogoa, handik lasterka alde egiteko beharra, denetarik sentitu nuen, baina birao zakar bat bota eta, nazkari aurre eginez, eskua sartu nuen odoletan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Hezueria zeukan eta birao izugarriak botatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.
Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak, kosakoen birao beltzak, eta bota-hotsak eskaileretan gora. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.
Zeruaren kontrako birao garratza irten zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Birao gordin bat atera zaio marinelari: -Jainkorotz!, batela berri bat erosteko dirurik bildu ezin tristea! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.
Mutilak birao isiletan eraso dio. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 5. orr.
Baimen daitezela biraorik iraingarrienak eta obrarik ateoenak berehala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.
Biraorik izugarrienak botatzen zituen bere hizkuntza germanikoan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.
Lagunen begietan distira lizuna umotu zen, hitz eta birao lohi zikinak esaten hasi ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Hark gure aitaren birao dibertigarri haiek entzun nahi izaten zituen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.
Sarritan, kaleko biraoak botatzen zituzten, baina ez zituzten axolagabeki esaten, gizonezkoek bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.
Egundoko birao-sorta bota omen zion aitak Federicoren birao errosarioa errezitatzen nien ulertarazteko nolako mutila nintzen ni. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.
Gure aitak goizean baraurik eta jaiki berritan egozten zituen birao segidak izan ziren nik ikasitako otoitz bakarrak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.
Ordutan ari nintekeen, eta ez bakarrik kuleroez eta izterrez eta titiez, Federico eta Orso Nero eta osaba iharraren birao aldaera amaigabeen zerrenda ere bota nezakeen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Angelo bezalako ero baten edo ikazkina bezalako birao-zaku desatsegin baten esku. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 225. orr.
Birao eta laido sorta luze bat ekarri nuen ahora. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.
Birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
· Nolabaiteko harriduraz gogoratzen ditut loteria eta ilunabarrean estalkien atzetik gordetzen diren gizonek murmurikatzen dituzten asmabide birao-gaiztoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.
Kaioen txirrioek lan-birao zaharren oihartzunak dakartzate. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Jainkoaren kontra ere birao egin zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Atsekabe beraren pean gaiztoek Jaungoikoa gaitzetsi eta haren kontra birao egiten dute; zintzoek, aldiz, otoitz eta ohore eskaintzen diote. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.
Aitaren egin zuen amak, birao egin izan banu bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.
Herrenak birao egin du, eta ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.
Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Ostera figura konpondurik, zer ordu zen begiratu, venezieraz birao egin, eta gelara itzultzeko tenorea zela esan zigun. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.
1766an, 19 urte besterik ez zituen Saderen herrikide bati heriotza-zigorra ezarri ziotela birao egin eta gurutze bat hondatzeagatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.
Ez litzaidakek batere gustatuko horrek afaldu duena afaldu behar izatea, ardi eta antxeta hilak -birao egin nuen neure artean "hil" hitza esateagatik-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.
· -Egoitzan ezta biraorik ere ezin da egin dagoeneko! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.
birao bat (18); birao bat bota (5); birao bat egotzi (3); birao egin (22); birao egin duelako (3); birao egin eta (3); birao egin nuen (3); birao egin zuen (7); birao egiteagatik (3); birao egiteko (3); birao egiten (10); birao eta (17); birao gordin (3); birao guztiak (5); birao pare (3); eta birao (26); kontra birao (6); kontra birao egiten (3)
biraoa bota (9); biraoa bota zuen (5); eta biraoa (3)
biraoak bota (3); biraoak botatzen (8); biraoak eta (9); biraoak eta hitz (4); eta biraoak (16); eta biraoak botatzen (5); haren biraoak (3); nolako biraoak (3)
eta biraoek (3)
biraoren bat (6)
biraorik esaten (3); biraorik ez (5)