Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
birakor izond birakaria.
Telefonoa [...] modelo zaharrekoa zen, zenbakiak disko birakorrean preso dituztenetarik. bazuen, bertzetik, mirail plano birakor bat, orientazino bat edo bertze har zezakeena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.
Anjel Urtxipia bere bulegoko aulki birakorraren gainean eserita zegoen, mahaitik metro batera, hor nonbait. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.
Cesar Telleria postal baten bila zebilen liburudenda baten kanpoaldeko alanbrezko apalategi birakorrean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)