Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Maite nuen Excelsior hoteleko ate birakarietan ageri ziren metalezko osagaien distira. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.
Ate etengabe birakarietan zehar nekez aurrera egiten zuen jendeari so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Zeruen hierarkia, esfera birakariak, planetak mugiarazten dituzten adimenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Miepek gora eraman zuen Dussel jauna; apalategi birakaria zabaldu, eta begietan harridura zuela gure Atzeko Etxean sartu zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.
Aulki birakari beltz bat eta zurezko mahai txiki bat leihoaren ondoan: lantokia. Berria - Harian 2006-03-03
Aparrezko zerrenda haiek, azkenean, oso urrutira zabalduz, eta elkarri erantsita, desagertutako zurrunbiloen mugimendu birakari bera hartu zuten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.
Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik, eta haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Merkatuan dauden ponpa asko birakariak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.
Horren gainean hagaxka bat jartzen da danbor birakari batekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Leku horietan hiru aldetako makina birakariak egoten dira, alde bakoitzean dekoratu-mota bat izaten dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.
Modelo horren gainean makina bat jarri zuen dibidieta birakari baten gainean, eta horrekin hiriak setiatzeko makina bat hartu eta harresiaren barrura ekarri zuen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.
Bi txinpantze eta bi tximino txiki trebatu zituzten uhal birakari batean korrika egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.
Argia teilatuetako iragarkietatik zorrotadaka isurtzen zen, jira eta bira zebilen oso bizkor gurpilen artean eta zeru birakari horren puska handiak koloreztatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.
Filma fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Zeruraino iristen zen aitaren etxera bideko muino birakaria. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.
Aihen zuria, buru gainean koroa gisa kordatua lehenik, uhinka jaisten da kokots azpian barna bizkar atzera, besoen luzeran behera, birakari, gerrian txirikordatu eta azkenik isats herrestaria osatzen du lurrean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.
argi urdin birakariak (5); ate birakari (3); ate birakaria (5); ate birakarietan (3); ate birakarietatik (3); ate birakaritik sartu (3); birakari bat (4); birakari batean (3); birakarietan zehar (3); urdin birakariak piztuta (3)