Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bipolarizazio iz bi poloen inguruan biltzea; iritzi politikoak bi alderdi nagusiren inguruan biltzea.
Oraintxe bertan, aurreko ia mende osoan gertatu bezala, bipolarizazioa dago Austriako futbolean: Vienako bi taldeen artean banatzen dira titulu gehienak. Berria - Kirola 2004-12-18
Azken urteotako bipolarizazioa hautsi da Bundesligan. Berria - Kirola 2004-04-01
«Borroken eta bipolarizazioaren areagotzeagatik tristura» azaldu zuen. Berria - Mundua 2004-03-05
Larreinaren ustetan, Espainian eta Euskal Herrian egondako abstentzio handia PPren eta PSOEren arteko «bipolarizazioaren» ondorioa izan da neurri handi batean. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Abstentzioa, «bipolarizazioagatik». Berria - Euskal Herria 2004-06-17