Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrapakin bila etorri zara? Zilarra, urrea, ganadua eta ondasun handiak bipildu eta harrapatzeko bildu duzu gudarostea? Elizen arteko biblia Ez 38,13
Gure ondarea bipiltzen ari dute! Herria 2004-10-21
Azaroaren 19an, ortzirale aratseko 8.30etan, Baionako Atalante zinegelan, "Mondo Vino" filma eta elgarrizketa, Europak bipiltzen ari duen Afrikaz. Herria 2004-11-11
Nork jarri du Israel, Jakoben herria, larrutu eta bipildu dutenen esku? Elizen arteko biblia Is 42,24
Pozez gainezka eta mesprezio biziz nire herrialdeaz jabetu baitziren, bertako lurrak bipiltzeko. Elizen arteko biblia Ez 36,5
Hau diot nik, Jainko Jaunak: Bildu batzar horien kontra, ikara eta bipil ditzan. Elizen arteko biblia Jr 2,22
Askok ez dute maileguz eman nahi izaten, ez borondate txarrez, premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik. Elizen arteko biblia Si 29,7
Pastenagreak, porruak edo tipulak auhenez ari omen dira, etxeko andereak bipiltzen, larrutzen eta ebakitzen dituenean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 128. orr.
Laster, lotsa galtzen hasia, ongi bipildutako hankak laztandu ostean, bigarren neskaren alura heldu naiz. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.
Oposiziokoek zorrozki bipildu dute gabinete pribatu batek berriki ateraia duen ibilpen plana, baina errespontsabilitate zuzenik Jean Grenet-en gehiengoari leporatu gabe. Herria 2003-11-13
Sozialistek berriki bizi izan duten debatean Nicolas Sarkozy bipildu dute hainbat aldiz, baina inoiz ez diote lege antiterrorista honetaz deusik leporatu. Herria 2005-12-15
Alokairu apaleko egoitzen erakunde horren kontuak xeheki bipildu ditu Akitaniako kontu auzitegiak, 96-tik 99-a artekoak. Herria 2003-02-06
Frantxuarekin gaua inguma bipiltzen iraganik, goizik jaiki ziren biak, mutikoa elekari eta Maiana mutu-lehertua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.
Jaurenea etxeak komisarioaren eta guarden bisita ukan zuen, beste guziek bezala, eta emankorrenetarik bat izanez, bipilduenetarik bat izan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.
Herri larrutu eta bipildua da, denak presondegian sartu eta kartzelan loturik daude. Elizen arteko biblia Is 42,22
bipiltzen ari (3)