Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bioteknologia ingeniaritza genetikoa baino gehiago delako. Berria - Gaiak 2004-03-05
Ikerketetan robotika, bioteknologia, analisi optikoak eta informatika erabiliko ditugu, eta horrela, informazio zehatz eta azkarra lortuko dugu. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Bioteknologiaren bidez, landare bati gen bakar bat txertatzen zaio. Berria - Gaiak 2006-03-30
«Bioteknologiak herrialde industrializatuen eta herrialde pobreen arteko leizea handitu aurretik», garatzeko bidean diren herriek zientziaren gurdira igo beharra dutela ohartarazi zuen Ricardo Lagos Txileko presidenteak hasiera ekitaldiko diskurtsoan. Berria - Gaiak 2004-03-05
Adituek ohartarazi dute espezieen geroa zaintzea ez dagoela parke zoologikoen eta bioteknologiaren esku soilik. Berria - Harian 2005-01-28
FAOko zuzendariari bidalitako gutunean bioteknologiaren industriaren alde egitea leporatu diote GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Berria - Gaiak 2004-06-20
Bioteknologiaren arloan dauden mugen inguruko hitzaldia. Berria - Gaiak 2006-03-30
Zer da naturala (physis) eta zer artifiziala (téchne) klonazio eta bioteknologien garaian? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Bioteknologiaren iraultza hasi baino ez da egin, eta, oraingoz, ez du ekonomian larregi eragin; «Bioteknologiaren harrobia» omen da Boston, eta hango adituekin esperientziak trukatu dituzte Zamudioko Bioguneko profesionalek. Berria - Gaiak 2004-03-05
1999ko Bioteknologiaren Mundu Foroan esandakoaren arabera, itsasoko mikroorganismoen %1 baino ez da ezagutzen. Berria - Gaiak 2004-05-30
Europar gizarteak ez du, oro har, begi onez ikusten nekazaritzan aplikatutako transgenikoen bioteknologia, eta horrek guztiak eragin handia izan du Europako erregulazio publikoaren konstituzioan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.
Hola balinbada egia, zertako beraz daude hoin uzkur Iparraldeko herriak OGM eta bioteknologia salbagarri horietarik ez nahiz? Herria 2004-01-08
Orain, arlo nuklearrekoaz gain, askotariko akordioak sinatu dituzte: merkataritza, nekazaritza, energia, ingurumen eta bioteknologia arlokoak, besteak beste. Berria - Mundua 2006-03-05
Estatu Batuetan bioteknologia etxe ugari ari da ehun eta odol-laginak metatzen biobanku pribatuetan. Berria - Gaiak 2004-09-16
Europako bioteknologia enpresen elkartearen, EuropaBioren arabera, «produktu gehiago baimentzeko lehen urratsa da» atzokoa. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Botikak egiten dituzten enpresei, bioteknologia konpainiei eta erakude publikoei begira ariko da Biobide. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Alfredo Viteri Quitoko Quichua Bioteknologia Institutuko zuzendariak euskal kooperanteek laguntzen zuten ingurumen proiektuaren arduradunak gazteen jarduna babestu du. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Bioteknologia zentro bat diruz laguntzea ez duela onartu esan du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Parisko Eskola Zentraleko Bioteknologia Saileko irakasle Gerard Dinek azaldu duenez, dopin genetikoa ez da zientzia fikzioa. Berria - Kirola 2004-08-31
1999an nazioarteko bioteknologia industriaren AEBko arduradunek dei bat egin zuten Lyonen, eskatuz, azkeneko hogei urteetan gertatutakoaren aurka, unibertsitate eta ikergune publikoek har zezatela bere gain arlo hauetan egiten den ikerkuntza, berriz ere sektore pribatutik sektore publikora eramanez zeregina. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.
Bioteknologia sektorekoekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.
Zelula amen bankua Ikerketa Medikorako Kontseiluak eta Bioteknologia eta Biologia Zientzietako Kontseiluak sortu dute. Berria - Gaiak 2004-05-20
Beherantz, Zeltia (- %1,4) bioteknologia txerritxoa baino ez. Berria - Ekonomia 2004-06-09