Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingeniari biomedikoak lehenik ikasi beharreko gauza zera da: ez dela gutxietsi behar arreta eskatzen duten arazoen zailtasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.
Ingeniari biomedikoak baditu, gaur egun, bere ikerketetan antzemandako diseinu- edo funtzionamendu-akats askori aurre egiteko baliabideak ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.
Ospitalean egin beharrekoa da ingeniaritza biomedikoa; gaur egun, ordea, denbora gehiegi pasatzen dute bioingeniari askok unibertsitateetako laborategietan, mundu klinikotik urrun geratzen diren puzzle intelektualetara emanak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.
Ahaleginak ondo bideratu eta zientzialariak eta ingeniariak gudu-zelai klinikora hurbiltzea lortzen bada, etorkizun ikusgarria izan dezake ingeniaritza biomedikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Ingeniaritza biomedikoa, egia esan, atzekoz aurrerako ingeniaritza da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.