Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Energiaren Euskal Erakundeak biomasaren (biogasa sortzeko energia mota) hondakin motak ustiatzeko potentzialen ebaluazioa egin ondoren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ustiapenerako lehen faseak zeudela ondorioztatu zuen: hiri-hondakin solidoak, zuraren eraldaketakoak, nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako. Berria - Harian 2006-02-18
Basoetatik edo nekazal lurretatik biomasa handiak eskuragarri dituzten herrialdeek, antzeko eredua ezar dezakete. Berria - Harian 2006-02-18
Energia geotermikoa, eolikoa edo biomasan oinarritutakoa, berriz, ez dira ingurumenarekiko kaltegarriak, baina etekin baxukoak dira; gas naturala, berriz, asko dago eta merkea da, baina negutegi efektua areagotzen du. Berria - Gaiak 2004-06-03
Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute. Berria - Ekonomia 2004-12-29
1.083 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte, orotara, energia minihidraulikoan, haize errotetan, eguzkiko energian, biomasan eta olatuetako energian. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Biomasaren ustiaketak ingurumen arazoak sor ditzake ongi aplikatzen ez badira. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Mikrobioek itsasoko biomasa osoaren %90 osatzen dute. Berria - Gaiak 2004-11-25
Begoña Urien eta Montserrat Guerrero-k kudeatuko dute Zangoza-ko biomasa lantegiaren bisita. Herria 2005-04-28
Beste 19 zentral hidroelektriko ditu eta biomasa planta bat. Berria - Ekonomia 2004-11-03