Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biologo iz biologian aditua den pertsona.

Biologoek, berriz, beren irudimenaren baliabide guzti-guztien beharra izaten dute bizitzaren jatorria itxuratzeko orduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Biologoen arabera, zelulen banaketa eta biderkatze prozesuak aurrera jarraitzen badu, hortik enbrioi bat sortuko da.  Berria - Gaiak   2006-04-18

"Giza genoma proiektua" hartzen du izena eta batez ere Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak (NIH) eta Erresuma Batuko Welcome Trust daude atzean. 1.100 biologo, informatiko eta teknikari ari dira lanean, 16 laborategitan eta 6 estatutan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Iñigo Zuberogoitia biologoak, esaterako, zazpi urte daramatza belatz handiari buruzko azterketa bat egiten, hegaztion ugalketa, heriotza, elikadura... aztertzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Interesgarriak dira gizakiaren egitura, funtzio, egokitzapen eta mekanismo biokimikoak, baina ez apartekoak, biologoarentzat behintzat, mundu bizian beste nonahi aurki baitaitezke gizakiaren ezaugarri gehienen parekoak edo ho-beak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Lehenengoa, aulkiaren gainekoa, fisikari batek eduki dezakeen ikuspegia litzateke, eta bigarrena, zakurrari buruzkoa, biologoarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 169. orr.

Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina ekologoek, biologoek, soziologoek, psikologoek eta giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

Koralezko arrezifeak galtzen ari direla gogorarazi dute aste honetan Estatu Batuetako biologoek.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Biologoen arabera, animalia ugarik dituzte arazoak estresarekin.  Berria - Gaiak   2004-03-15

Bioetikaren gaineko auziak direla-eta, aspaldi honetan, jatorri eta arlo desberdineko adituekin egon behar izan dut maiz: biologo, genetista, mediku, legelari, filosofo, soziologo eta bestelako adituak aldian-aldian biltzen gara bioteknologiaren erronkei erantzuteko.  Berria - Gaiak   2004-06-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tesia zuzentzen zion Valarché irakasleak biologo laguntzaile postua lortu baitzion Parisen, Inserm-eko laborategi batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Biologo eboluzionistak, aldiz, beste honako hau uste izango du, alegia, erantzunak zehaztu egin beharko duela zergatik belarrak (edo belarraren arbasoek) argia bilatzeko gaitasuna lortu edo moldatu duen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Bakterioetara jo behar izan zuten biologo molekularrek, halako azterketetarako aukera ematen zuten bakarrak baitziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Lyssenkok halako balentria harrigarritzat zeuzkan nekazaritza-esperimentu haien arrakasta ez zeukaten halakotzat benetako biologoek, eta ez zen haietan deus ere kromosomen aurkako zaparrada haserre haiek justifikatzen zuenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Nola lortu ote zuen egoera basa eta etsi hartatik ateratzea [...] eta ni ikustera nindoan biologo eta ingeniari arrakastatsua bilakatzea?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biologo talde batek atzo adierazi zuenez, bioaniztasuna arriskuan jartzen du H5N1 birusak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

· Itsas biologoek diotenaren arabera, egungo harrapaketa maila ezin da mantendu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

4 (izenondo gisa)

Beren lankide biologoek ez bezala, haiek bazuten, arma nuklearrak zirela eta, bidaiatzeko eta atzerriko elkarretaratzeetan parte hartzeko aukera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Gertakizun horrexen berri galdegin nion egun batean nire lagun biologo bati eta hark argitu zidan guztia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus