Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antropologo biologistak alde bat bakarra hartzen du aintzat, natura: horrekin ezin da historia esplikatu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.
Zientzia naturalen (eta antropologia biologistaren) tenoreko goraldiaren arabera, herri gogoa modu naturalista estriktoan, historiarik gabe, definitzen da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.
Hau berau, historiaren filosofoak, historiaren analisi bidez erantzun behar du (ez antropologoaren analisi biologistaz). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.
Elorza-k soluzioa, a) determinismo biologista, eta b) determinismo psikologiko-ideologikoa, bata bestearen alternatiboak balira bezala, gura luke bilatu, biak elkarri kontrajarriz: determinismoa, biologista bada, ez da kulturala, eta viceversa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.
Buffonen garaian definituko zen zenbait harremanen bidez kosmologiarekiko, lurraren historiarekiko, filosofiarekiko, teologiarekiko, idazketa eta exegesi biblikoarekiko, matematikekiko [...]; eta harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.
Agorrilaren 12an, eztabada ingurumena eta ekonomiaz, biologista, sindikalista eta ekonomista zenbaitekin. Herria 2003-07-31