Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste batzuen ikuspegitik, berriz, ondoezak jatorri biologikoa, endokrinoa, guruinetakoa, organiko-funtzionala luke: babarrun batzuen digestioak eragindako ondorio metafisiko latzak lirateke, alegia, Cioran guztien zorigaitza eta ondoeza. «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.
Ingeniaritza biologikoaren lorpen izugarria da gorputzaren entzumen- eta oreka-sistemak hain leku txikian konbinatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.
Espezien galera 2010. urterako murrizteko konpromisoa hartu du Nazioarteak, Aniztasun Biologikoaren itunaren bidez. Berria - Gaiak 2006-03-08
Neskak intziri bat egin du, intziri ito bat, azkenik patu biologikoa betetzera doan emakumearen mina eta plazerra batzen dituena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.
Kontuan izan behar da pixagura, adibidez, erabat prozesu biologikoa dela, eta grina sexuala -edo desio sexualaren falta, hobeto esanda-, berriz, kulturak oso baldintzatuta daukala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.
Azterketa biologikoen arabera, Isabelle Parmentier ez zen Marcel Martin kantari eta aktorearen alaba. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Likido gazixka bat da odola, eta gure historia biologikoaren isla interesgarria dugu haren mineral-edukia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.
Sexua arlo biologikoari dagokio. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Plazer sexualaren oinarri biologikoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.
Ortega-ren arrazaren kontzeptuak nahitaez izpiritual-kulturala izan beharra dauka, inola ez biologikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.
Arrazoi hau biologikoa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.
Gobineau edo Chamberlain arrazista biologikoak direna, ez da dudatzen; baina arraza ariarra goratzeko haien arrazoi guztiak moralak eta kulturalak dira: izan ere, "historia" egiten dute, ez zoologia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.
Jendearen zahartze biologikoaren ondorioak geldiarazteko. Berria - Kultura 2004-06-05
Erraldoi Gorriaren erloju biologikoa oso azkar zebilen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 96. orr.
Komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa lot liteke odolarekin, eta odolaren panegiriko bat kantatu, eta odola ez gure zentzu biologikoan hartu hala ere, tradizional ohikoan baizik, familia edo leinuaren dohain eta bertuteen sinbolo gisa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
Eragile biologikoek, kulturalek eta psikologikoek eragiten dute horretan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.
Doñanako Estazio Biologikoak ere hartu zuen hitza Itoizko aferan, eta urtegia faunarentzat "oso kaltegarria" izanen zela azpimarratu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.
Gaur egungo legediaren arabera,genitalak aldatzeko ebakuntzarik egiten ez duten transexualen agirietan, euren genero biologikoa azaltzen da. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Gainerako hondakinak bi modu ezberdinetan tratatuko lirateke: batzuk, aurretratamendu mekaniko biologikoaren bidez (151.388 tona) eta besteak beste labe batzuetan erreko lirateke (98.923 tona). Berria - Euskal Herria 2004-09-25
Proposamen horretan aukera biologikoa atxikitzen da eredu gisa, hondakinen errausketa saihestuz. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Badiolak jakinarazi du une honetan portuan lotuta daudela alturako ontziak, etenaldi biologikoa dela eta. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Antxoaren susperraldi biologikoa erraztuko duela azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Parada izanen da, elgarrekin, gogoetatzeko zer leku merezi duen laborantza biologikoak Euskal Herri osoan. Herria 2001-08-09
Ekoizpenak hobetzea da laborantza biologikoaren xedea eta horietan interes handia dauka arraberritzen den energiak. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Ekoizpen biologikoa egiten duten laborariak kezkatuak daude. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Sanoago elikatzea minbizia eragozteko bide ona da, ekoizpen biologikoak hautatuz. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Zuek ba dituzue hiru label: biologikoa, Idoki eta Ossau-Irati, zergatik? Herria 2001-09-20
Beraz, garbitzeko erabiliko dugun sistema biologikoa izango da. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Elostegiko gaina toki aproposa da instalazioren bat egiteko, baldin eta konpostajea, biometanizazioa edo tratamendu mekaniko-biologikoa egiteko bada, baina inolaz ere errauste planta bat egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Horrez gain, erregai biologikoen planaren laguntzeko prest agertu da. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Organoez gain bada, ordea, medikuntzan erabiltzen hasi garen bestelako baliabide biologiko ugari: ehunak, zelulak, gametoak eta DNA laginak, nagusienak aipatzearren. Berria - Gaiak 2006-02-14
Terapia biologikoek gaitzaren sintomak gutxitzen «laguntzen dute». Berria - Gaiak 2004-03-14
Gu larbak dauden tokiak aurkitzen saiatuko gara, eta, ondoren, produktu biologikoak erabiliz, haiek suntsitzen. Berria - Gaiak 2004-09-15
Gure gizarteak eskatzen duen ingurumenarekiko errespetuaren eraginez, industria kimiko askotan era honetako produktu biologikoak ekoizten dira gero eta gehiago, ekologiarekin bat datozenak. Berria - Gaiak 2006-04-06
Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.
Ez zuen erabiltzeko moduko arma kimiko eta biologikoen biltegirik, ezta haiek baliatzeko plan garaturik ere. Berria - Mundua 2004-07-15
Rockinghamek bazekien Iraken ziurrenik ez zela arma biologiko, kimiko edo nuklearrik, baina hori ez zuen kontuan hartu. Berria - Mundua 2004-02-01
Neskak eta berarekin Bilboko Kristo kaleko Sagrada Familia eskolan zegoen ahizpa bikiak ez zuten ihes egin, beren aita biologikoa izan zen eskolara joan eta handik inoren baimen barik atera zituena. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Pentsa zer gertatzen den umearen ama biologikoa hiltzen denean. Berria - Euskal Herria 2004-08-08
Adoptatuak guraso biologikoak bilatzeari ekiten dio bere bizitzaren puzzlea osatu nahi duelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Haurrek guraso biologikoen berri izateko duten eskubidea ezagutarazi du. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Familia biologikoa errespetatu behar da. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Kasu horietarako ez dago pentsatuta ifbot, biloba biologikoek nahikoa entretenitzen baitituzte zahartxoak. Berria - Gaiak 2006-01-10
Homosexualek euren bikotekidearen seme-alaba biologikoak adoptatzeko eskubidea izango dute aurrerantzean. Berria - Gaiak 2004-10-30
arma biologiko (8); arrazoi biologiko (3); baliabide biologiko (4); biologiko bat (9); biologiko edo (5); biologiko eta (10); biologiko hori (3); euskarri biologiko (3); garapen biologiko (3)
ama biologikoa (8); aniztasun biologikoa (3); biologikoa da (7); biologikoa dela (4); biologikoa egiten (4); biologikoa eta (12); biologikoa ez (4); desberdintasun biologikoa (3); erloju biologikoa (4); eta biologikoa (3); geldialdi biologikoa (3); laborantza biologikoa (9); mekaniko biologikoa (6); tratamendu mekaniko biologikoa (3); txakur biologikoa (3)
arma biologikoak (7); bere guraso biologikoak (5); biologikoak ere (3); biologikoak eta (3); eta biologikoak (3); guraso biologikoak (9); produktu biologikoak (3)
laborantza biologikoaren (4); mekaniko biologikoaren (3)
ama biologikoari (3); aniztasun biologikoari (3); aniztasun biologikoari buruzko (3); biologikoari buruzko (4); biologikoari buruzko vii (3)