Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biologia funtzioen zientzia da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Bere teoriekin, bada, biologia ere saiatzen da bere objektuen, organismo bizien, irudikapen bat eraikitzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.
Biologiaren autonomiaren azpian dagoen ideia honako hau da: fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.
Biologian, aztertuko den organismoa hautatzea ez da nolanahiko auzia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.
Ingeniaritza genetikoa, gaur egun, baitezpadako tresna bilakatu da esperimentu bidezko biologiaren esparru. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.
Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak: biologiaren determinismoari zegokionez ihesik ez zegoen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Biologiaren Filosofia, bizitza artifiziala, Zientziaren Filosofia eta zientzia kognitiboa dira landu dituen gaiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.
"Imajinazioa da arimaren begia" esan ohi zien, sarritan, biologiako irakasleak, zenbait aurkikuntzaren azalpentzat. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 112. orr.
Biologiako klasean lehenengo aztertu ohi den izakia da ameba. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.
Medikuntzako eta Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak, bere osaba Iturriozek eman zizkion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Biologiaren Filosofiako gaiek bi alderdi banaezin izaten dituzte: kontzeptuala eta enpirikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.
Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez [...]). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.
Biologiak ezarritako mugek ez baitute gaindibiderik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.
Historia naturalaren eta biologiaren arteko aldea neutralizatzen den neurrian, eta lehenari, historia naturalari, fixismoa dagokio eta bigarrenari, biologiari, eboluzionismoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Pertsonen biologia ulertzeko, eulien biologia ikertu. Berria - Gaiak 2006-05-09
"Jordan" David Starr Jordan (1851-1931) zen, biologia irakatsi zuena Stanford Unibertsitateko buru izan baino lehen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.
Biologia hutsarekin (azalaren kolore, garezurraren tamaina eta forma, etab.) ez dugu deus argitzen gizakiaren -izpirituaren- jardunketari begira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.
Berdin egiten du talka haren aurka, edo beharbada areago, ugalketaz eta sexualitateaz biologia modernoak plazaraturiko ikuspegiak eta hark eskura jarri dizkigun aukerak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.
Azken hamarkadan garapenaren biologia ebolutiboa (evo-devo, ingelesez) deitzen den diziplina garatu da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Ikerketa EHUko Biologia Zelular eta Histiologia Sailean egin dute. Berria - Gaiak 2006-01-11
Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.
Biologia molekularraren eta ingeniaritza genetikoaren bitartez gizakia laborategian sortzea da ametsa. Berria - Gaiak 2004-05-20
Biologia Sintetikoaren adibidetzat jartzen dira 2002an polioaren birusa berregin izana, edo joan den urtearen amaieran gauza bera egin izana 1918ko gripe-birusarekin. Berria - Gaiak 2006-03-16
Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna, biologiarik oinarrizkoenari buruz ez ezik, baita zientzia-jardunbideari berari buruz ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Badu orai 5 urte biologia egun horiek antolatuak direla Hazparnen. Herria 2005-09-08
Mayrrek bi biologia-mota daudela esaten du: funtzionala eta ebolutiboa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.
Ingeniaritza genetikoa, oinarrizko biologia-auziei aplikatua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Hauxe ttantto bat gehiago izanen baita Montaury-ko kanpusarentzat, biologia adarra ere hemen garatuko da. Herria 2001-10-04
Biologi balioztatzea da lehen proposamena. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Dela Bichatengandik hasita eta patologia zelularreraino eskalak eta erreferentziak lekualdatu direlako, dela informazio-sistema aldatua izan delako ikuskatzetik, auskultatzetik eta haztapenetik mikroskopioaren eta biologia-testen erabileraraino. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.
Adituen artean, Bartzelonako Unibertsitateko Biologia Fakultateko katedradun Narcis Pratek parte hartu du. Berria - Harian 2005-01-18
Suitzako Biologia Institutuko Roland Regoes eta Sebastian Bonhoffer adituek eman dute horren gainean abisua: «Botiken eraginkortasuna nabarmen murriztu daiteke». Berria - Gaiak 2006-04-21
Parisera joan ondoan gure aita-amak Bruselara joan ziren, biologia biltzar bat baitzegoen bertan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.
Biologia ikasketak EHUn egin zituen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.
Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Biologia katedraduna da Antonio Lazcano. Berria - Gaiak 2004-08-08
Biologia Izendegian behiala ikusi nuen liztor hura ez zitzaidan batere arrotz egin; bai ordea, haren erabilera taxonomikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.
biologia edo (3); biologia eta (15); biologia hitza (3); biologia ikasketak (3); biologia irakaslea (3); biologia molekularra (7); biologia molekularrak (3); biologia molekularraren (8); biologia molekularreko (3); biologia sintetikoa (4); biologia sintetikoaren (4); eta biologia (12); unibertsitateko biologia (3)
biologiako arauen (3); biologiako arauen kontrolerako (3)
biologiaren filosofia (8); biologiaren filosofian (5); biologiaren filosofiaren (4); eta biologiaren (10)