Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bioletak jaio ziren eta baita nartzisoak ere. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.
Zoru gainean, ezker eta eskuin, emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean; arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Jendetzaren erdian, bioleten erretiluak pixka bat trabaturik, Cadinek artileak, flanelak, kotoiak ukitzen zituen, ehunaren leuntasuna eta malgutasuna egiaztatzeko asmoz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Bioleta horiak eta zitori-mota arraroak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Teilatuen gaineko zeruak bioleta koloreko distira zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.
Esperlin saskiak, saskitxo garbiak, marrubi saskiak bezain politak, bioleta usain handia hedatzen zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Aldi berean, Txitxikoven atzean, oharpen garratz eta mingarri samarra jalgi zen, bioleta-urrinarekin batera, beste dama baten ahotik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.
Bioleta-uraren usain goxoa zerion ohe bigun batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
Odoletan hasteraino jo dugu ipurdian, eta bioleta petaloekin Déroulèderen burua marraztu dugu bertan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.
Altuera handi hartatik bioleta eta asfodelozko koroa bat erortzen utzi balu bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 204. orr.
Egun guztia igarotzen zuen merkatuan eta merkatuaren inguruetan aurrera eta atzera, bere soropil zatia paseoan zeramala, bioleta sortak sosean saldu nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.
Bioleta sortatxoak erretiluaren goroldioan berez sortzen zirela zirudien, hain agudo landatzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.
Egun batean, bioleta saltzaileak belar iharrez beteriko saski txiki batetik erremolatxa bat nola lapurtzen zuen ikusi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Gabardina bioleta kolore bat edukiko du jantzita eta lepoko berde luze bat lepo inguruan bilduta. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.
Daltoniko ez den pertsona normal batentzat 0,440 µ, 0,535 µ et 0,565 µ-koak dira uhin-luzera horiek, eta urdin-bioleta, orlegi-urdin eta orlegi-horiari dagozkio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Izpi bioleta inoiz baino indar eta bultzada handiagoz irten zen ezpatatik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 198. orr.
Autodidaktak kartoi bioletazko bi errektangelu atera ditu bere diru-zorrotik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
Jaka zeukan jantzirik, ez txalekorik ez lepokorik, eta arrasto bioletekiko alkandora zuri bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Haren masailek orban bioleta bat eragiten dute aulkiaren larru marroiaren gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.
Lakatos jaunaren maletinean tanpoi sorta bat deskubritu nuen, tatxagabea, tanpoi gorriak, urdinak, beltzak, bioletak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.
Txilar bioletek eta ote horiek orain lorezko geruza handi batez estaltzen dituzten bi mendiren maldetan barrena doa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Goruan iruniko lihozko jantzi bioleta, purpura eta azafrai kolorekoak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.
bioleta eta (3); bioleta kolore (3); bioleta koloreko (4); bioleta sailean (4); bioleta sorta (4); eta bioleta (5)