Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biolentzia (ETCn 5.828 agerraldi) 1 iz indarkeria, bortizkeria.

Fedea biolentzia da, edozein fede klase: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kirolekikoa...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Ez zuen egon behar biolentziarik atzemateko unean, ez zuen torturarik egon behar komisarian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 449. orr.

Estatuak bakarrik du zilegi biolentzia erabiltzea, baina erabilera horrek arau argi eta garbiak ditu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Ezkerraren historia biolentziarekin oso loturik dago Europako historian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Kaos moralaren eta biolentziaren erruduntzat jotzen da erlatibismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

«Terrorismoaren eta edozein motatako biolentziaren biktimak maiz eta gertutik laguntzera» deitu du.  Berria - Harian   2005-12-11

Biolentziaren kausa katolizismoa zela, errepikatzen ziguten etengabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Konflikto kasuetan, biolentzia gabeko soluzioa izango da etikoena; beste erremediorik geratzen ez bada, holako eta bestelako baldintzetan, biolentzia -ezinbestekoa delako bakarrik! -onartu ahal izango da etikoki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Biolentziak ozkak neurtu ezinak ziren jadanik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Kirolean euskara bultzatzea, biolentzia eta dopina desagertaraztea, eta gizon eta emakumezkoen berdintasuna ere bultzatzen du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Anbulantzietako langileon hiztegietan ez dago sabotaje edo biolentzia mailako hitzik.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Espainiako Biolentziaren Aurkako Batzordeak egun batzuk besterik ez ditu behar izan Zaragozan Eto'ok entzun zituen irainak epaitzeko.  Berria - Kirola   2006-03-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biolentzia hutsera eramaten zuen inozentzia, hots.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 64. orr.

Zergatik gertatzen da hori, ardoaren biolentzia sutsuak arima gorputzean bertan perturbatu ohi duelako ez bada?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Zergatik dirau biolentzia zorrotzak lehoien enda ilunean, maltzurkeriak azeriengan [...]?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Krisi garaian, biolentzia politikoa eta soziala nagusitzen direnean ere, izugarrikeriak egunerokoan aurkitzen duenean habia, idazlearen zeregin nagusia idaztea dela dio.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 90. orr.

Alderdiak antolaturiko biolentzia "zibil" terrorista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

Biolentzia iraultzaileak benetan iraultzaile izateko dituen beharrizanak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Herri galdeketa biolentzia armaturik gabeko egoera batean egin beharko litzatekela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Estatuko morroien biolentzia zentzugabearen biktima errugabeak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Biolentzia jasangaitzaz.  Berria - Kultura   2004-03-09

Oraingo otoizlekuak gudatokiak ziren berdin, ordu haietan, biolentzia sakratua baitzen eta sakratua bera bortizkeriaren sortzaile.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Hilketen artean bereizten jakinez, kultura bat azaltzen dute [...] eta -absolutuak izan gabe- lagun liezagukete beharbada soluzioaren bila, razionaltasun dialogatu batean orientatzeko, biolentzia razionalago baten bila izan, edo bake razionalago baten bila hobe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Amaierako biolentzia fisikoa gutxienekoa da laurek ordura arte sortutako zabor moralaren aurrean.  Berria - Kultura   2004-03-05

Etxeko biolentzia?  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Bistan dago familiako biolentzia ezin litekeela inolaz ere esan, eta, are gutxiago, etxeko indarkeria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Egiazko biolentzia askatzaileak ezin duela zernahi eta edonolako izan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 76. orr.

Liburu horren helburua ohiko kanonetatik ateratzea zen: irakurlea ohiko biolentziatik eta biolentzia politikotik aldentzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 309. orr.

Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Euskal arazoari, edo egungo biolentziari, esplikazio historikoak bilatzea ere historikoki zentzugabea eta politikoki arriskutsua bilakatuko da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

Patriarkatuak emakumeen kontrako biolentzia erabiltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

"Euskal biolentzia" esaten diat, orokorrean, biolentzia handiak eta txikiak, helduak eta adoleszenteak gogoan izanda.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Gezurra zirudik baina ez duzue konturatu nahi euskal biolentziak porrot egin duela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat biolentzi)

Biolentzia mota hau emakumeen kontrakoa da eta matxismoak eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Indiako Gobernuak eta Hurriyat Kaxmirreko independentziaren aldeko taldeen biltzarrak herrialdeko «biolentzia mota guztiek» desagertu behar dutela hitzartu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-23

Biolentzia giroa itogarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Sexu eta biolentzia irudiak jasotzen dituzten haurrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.

Euskal Herrian bakea lortzeko bidea biolentzia egoeran egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Ez zen suizidioa izan: autopsiak biolentzi arrastoak aurkitu ditu ibaian agertutako emakume ezezagunaren gorpuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Kaleko delinkuentziak komunitatearen bizitza hondatzen du, herrialdeetan diren diru-sarreren desberdintasunak oso loturik daude biolentzia eta delinkuentzia tasekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hargatik, grebak iraun zuen azken bost asteetan izugarriko barne-biolentziaz ekin zuen Rogerrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus