Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.
Saritutako hiru biokimikari hauei esker dakigu gaur zelulek zelan kontrolatzen dituzten prozesu erabakigarriak. Berria - Gaiak 2004-10-07
Hara nola aurki daitezkeen etxepe berean, inoiz ondoz ondoko ateetan, biokimikari bat eta genetista bat, elkarrekin hitz egiten ez dutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Ulergarria zen Kerrn haren moduko goi-irakasle batek, erdia biokimikari eta beste erdia azti izaki, nazien Gorteko giro berezi hartan, zeinean magia beltza nagusi baitzebilen, medicamentumtzat izendatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
Basamortuko eltxoen urdaileko proteina batek zabaltzen du Leishmaniasi gaitza Estatu Batuetako biokimikari talde batek argitu duenez. Berria - Gaiak 2004-10-29