Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bioingeniaritza (ETCn 39 agerraldi; orobat bioinginerutza g.er.) iz ingeniaritza biologikoa; sistema biologikoen ingeniaritza.
Bioingeniaritzaren mugarritzat jo dute Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek egindakoa: lehen aldiz, giza maskuriak hazi dituzte laborategian, eta zazpi gaixori txertatu ondoren, organook hainbat urtez ondo funtzionatu dutela ikusi dute. Berria - Gaiak 2006-04-05
Belar gaizto batetik abiatuta, eta bioingeniaritzako teknikak baliatuta, lehertu bako minak atzemateko gai izango den landarea sortu du Danimarkako Aresa Biodetection bioteknologia enpresako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak 2004-01-29
Miguel Hernandez Unibertsitateko [...] Bioingeniaritza Institutuko zuzendaria eta fisiologia katedraduna da Bernat Soria. Berria - Gaiak 2004-05-08
Bioinginerutza Institutuko zuzendaria. Berria - Gaiak 2004-10-30