Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat landaretatik, nekazaritzatik eta basogintzako hondakinetatik lortzen diren erregai solidoak, likidoak eta gasak dira bioerregaiak. Berria - Mundua 2006-01-04
Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Bioerregaien erabilera azkartu egin behar dela proposatzen du Parisek, eta «energia berriztagarri termikoen araudia» berritu egin behar dela aldarrikatzen du. Nekazaritzako produktuetatik bioerregaiak sortzeko egitasmoak bultzatu nahi ditu Bruselak. zur hondakinak ustiatzen zituzten industriei zuzendutako laguntza ekonomikoa eman, nekazaritzako hondakinen erabilera energetikoa gauzatzeko ekimenak sustatu, garraioaren sektorean bioerregaiak sartu eta, azkenik, biogasa ustiatzeko eremuak sustatu zituen. Berria - Ekonomia 2006-01-22
Bioerregaia bultzatzeko neurriak aurkeztuko ditu Europako Batzordeak datorren astean. Berria - Gaiak 2006-02-04
15-20 urtean bioerregaiek munduaren energia premien laurdena beteko dute. Berria - Gaiak 2006-04-26
Cie Automotive bioerregaien sektorean sartuko da. Berria - Ekonomia 2006-04-11
Bioerregaietatik ateratako indarrari esaten zaio bioenergia. Berria - Mundua 2006-01-04