Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biodibertsitatea: Biziaren aniztasunaren neurria adierazten du. Berria - Gaiak 2006-04-16
Eremu babestu horiek guztiek biodibertsitatea eta leku horietako flora eta fauna baliabideak zaintzeko, klima aldaketari aurre egiteko, aire garbia sortzeko eta turistak erakartzeko balio dute, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Berria - Gaiak 2004-02-29
Herrialde industrializatuen ekonomi hazkunde bizkorra ekarri duen baliabide-kontsumo azeleratuak Lurreko basoak, lurzoruak, ura, airea eta biodibertsitatea degradatu ditu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.
Australiako arbola espezie bat Amazoniako biodibertsitatea hondatzen ari dela salatu dute. Berria - Gaiak 2004-03-13
Biodibertsitatea eta garapen jasangarri ekonomikoa eta soziala. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Horrela ez dute kokarekin amaituko eta natur parkeetan dagoen biodibertsitatea suntsituko dute. Berria - Gaiak 2004-01-11
Lege horren xedea garapen iraunkorra bermatzea da, eta horrek berekin dakar, horrenbestez, biodibertsitatearen kontserbazioa, baliabideen kudeaketa arrazionala eta hemen bizi garenon bizi-kalitatea hobetzea, ingurumena babestuz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.
Biodibertsitatearen galeraren krisia lehen mailako arazoa da. Berria - Gaiak 2006-04-16
Klimari eta biodibertsitateari buruzko hitzarmen globalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.
Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak bi urtean egin zuen azterketa teknikoa. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Horixe azpimarratu du Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Biodibertsitate idazkari nagusi Antonio Serranok Iruñean. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Landareen biodibertsitatearen eta animalien biodibertsitatearen artean ez dagoela erlazio sendorik. Berria - Gaiak 2004-08-22
Delta biodibertsitate handiko eremua da munduko hezegune zabalenetakoa da eta kontinenteko zabalena. Berria - Mundua 2006-02-10
Gasteizko Mendiak biodibertsitate handiko ingurua da. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Gure planetako ekosistema zaharrenetakoak eta biodibertsitate handienekoak dira koralezko arrezifeak. Berria - Gaiak 2004-10-10
Pertsona eta gizarte gisa poluzioari eta baliabide kontsumoari buruz, hondakin produkzioari buruz, lurzoruak kaltetzeari buruz eta biodibertsitate galerari buruz konpromisoa hartzea esan nahi du. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Antonio Serrano Espainiako Ingurumen Ministerioaren menpeko biodibertsitate gaietarako idazkari nagusiak. Berria - Gaiak 2004-09-19
biodibertsitatearen inguruko (3); biodibertsitateari buruzko (5); biodibertsitaterako eta ingurumen (3); itsasoaren biodibertsitatearen (3)