Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsamendu fisiokratan, lurra-lana binomioa da aberastasunaren azalpena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.
"Eskualdun-Fededun" binomioaren ildotik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 81. orr.
Objektu eta apaindura ugaritan zilarra-urrea binomioa aurkitu dute: «Andeetako dualtasunaren ondorioz eguzkia-ilargia, eguna-gaua, genero femeninoa eta maskulinoa». Berria - Kultura 2004-04-06
Beste zenbait gertakari foniko analizatzeko ere egoki izan ohi da hitz-ertza (hasiera, azkena) vs. hitz-barrena binomioa aintzat hartzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.
Gaurko bizimodua hitz binomikoek baldintzatzen dute: gizon, emakume... baina, transexualitateak zalantzan jartzen du eskema hori». Berria - Euskal Herria 2006-02-16
-Bizia binomio bat da, ezbairik gabe. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.
Dikotomia binomio laguntzaile bihurtu behar. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.
Pragmatismoaren efizientziaren alde egindako apustua da Arizmendiarrietarena, baina, aldi berean, oso jarrera utopikoa du, eta hori oso bitxia da, binomio paradoxiko bat ezartzen baita; alde batetik eraldaketa planteamendu sakon eta utopiko bat, eta, bestetik, horri lotuta, jarrera praktiko bat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.
Binomio fantastiko horrexek mugiarazten gaitu gu: gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale / kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.
Nire lagunak lotura liluragarria deitzen zionari, binomio fantastikoa deitzen ziola Rodarik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.
'Kalitatea eta bizitza' binomioa oso da interesgarria, erakusten duelako horren etereoa den zerbait (bizitza) neurtu daitekeela. Berria - Gaiak 2004-03-24
Beraz, "ax b" lehen mailako binomioa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.