Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

binilo 1 iz kimikan, erradikal monobalente ez-asea, etilenotik deribatua; erradikal hori duen gaia; erretxina plastifikatua, erradikal horretatik deribatua.

Gela ez zen handia, baina gozoa zirudien, lurra estaltzen zuen binilo argitsuari esker.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Komuneko apalean aurkitu zuen, Maxineren kapelen atzean, bizarra mozteko gauzen binilozko poltsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Binilozko hemezortzi disko dira orotara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak...?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

1936an bertan, magnetofoian grabatuak zituzten kantuak binilozko diskora pasatzeko proporzioa izan zuten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Euskadi Irratiak disko binilozko handi beltz haietatik, ez pentsa sekulako mordoa zuenik, mordoskatxoa ere hor nonbait.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

2 binilozko diskoa.

Biniloak, zintak, magnetofoiak, idazmakinak... den-denak eraman ditu denboraren haizeak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

Kasik erreberentzia ere egiten zuela zirudien, eta tokatan biniloa jarrita, aspaldiko abesti zaharrak entzuten zituen bitartean sukaldea dantzaleku bihurtzen zuen emakumeak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 55. orr.

Diskogailuaren ondoan zeuden biniloak ikusten hasi zen Fonseca.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Biniloaren garaian bageunde bezala.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Hortaz, Hertzainaken binilo zahar bat apaletik hartu, eta plater gainean jarri dut.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Afganistan Yeye taldearekin grabatutako zazpi hazbeteko biniloa aurkeztuko du biran.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bat edo beste estalkitik atera eta, nire harridurarako, biniloa marratu gabe dagoela ziurtatu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

40tik ez oso gora binilo besterik ez nuen aurkitu han.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

Aldamenean, bi bozgorailu eta binilozko bilduma guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Taldearen hirugarren diskoa izan da hiruretatik argitaratzen lehena, konpaktu eta binilo formatuetan.  Berria - Kultura   2006-03-30

3 binilo kloruro (corpusean binil kloruro soilik; ETCn binilo kloruro-ren 7 agerraldi)

Azido sulfurikoa, sodio kloratoa, binil kloruro monomeroa, sodio dikromatoa...  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

PVCaren produkzioan aska daitezkeen produktuen artean kloroa, etilenoa, hidrogeno kloruroa eta monomeroa bera (binil kloruroa) ditugu.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Ikur horien azpian polimero bat daukagu, poli (binil kloruroa), hain zuzen ere.  Berria - Gaiak   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

binilozko disko (5); binilozko diskoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus