Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eseri nintzen gurdi binbilikari hartxintxar bustiz zamatu hartan, neskatila besoetan neramala, zegoen bezala, hots, bikiniz jantzia eta hondarreztatua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.
Ozen entzuten ziren tranbien triki-traka, zaldien apatxen hotsa eta, urrunago, automobil binbilikarien turutak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Zailtasun barik sumatu nuen delako gauza hori, bere aldamenean eta gainean zihoazen antzeko gauzekin batera, hemen bertan zegoela, bagoiko zoru binbilikaria estaltzen zuen lasto hotz eta zuku susmagarriz bustian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.
Zirritu batzuetatik aire bizigarri eta freskoa sartzen zen, eta, haren eraginez, kutxa txiki, itogarri, binbilinkariaren barruan kanpoaldean baino indar handiagoz sentitzen zen udaberria. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.